Eibarko Udala

Konpromisoak

KALITATEA SUSTATZEKO KONPROMISOAK:

 

KONPROMISOEN ADIERAZLEAK

(Nola neurtuko dugu)

Aurrez aurreko arretan, hamar eguneko epearen barruan hitzordua ematea.

Erregistro taula baten bidez

Telefonoz eta elektronikoki egindako kontsultei lau eguneko epean erantzutea.

Erregistro taula baten bidez

Haurrentzako zerbitzuetan (asetasun maila orokorra), batez beste, 10etik 7 bat ateratzea.

Gainera, 3tik beherako puntuazioa % 5 baino gutxiago izatea

Galdetegiaren bidez, haur eta gurasoen iritziak jasota.

 

Nerabeen zerbitzuetan (asetasun maila orokorra), batez beste, 10etik 6 bat ateratzea

Galdetegiaren bidez, nerabeen iritziak jasota.

Informazioa. Haur eta nerabeentzat sortzen diren programen eta jardueren informazioa, 4 jardueratik 3, sare sozialetatik eta kultura mikrosite-etik hedatzea.

Mikrosite eta sare sozialen erregistro taularen bidez

Urte osoko programetan, batez beste, 10etik 6 bat ateratzea urteko asebetetze- inkestan

Galdetegiaren bidez

 

Konpromisoen betetze-maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta horretarako, hainbat adierazle ezarri. Datuak hiru urtez behin jaso eta aztertuko ditugu, eta behar diren ondorioak aterako. Jarraipen horri dagokion informazioa Eibarko Udalaren web-orrian argitaratuko da 

Aitortutako konpromisoen ez betetzeak konpentsatzeko har daitezkeen neurriak

Sailarenak ez diren arrazoi ez ohikoak direla-eta konpromisoak behar bezala betetzen ez badira, ahalik eta arinen hartuko dira beharrezko neurriak, erabiltzaileek eraginik jaso ez dezaten.