Dantza Eskola
Dantza Eskola (lehen Neledantza) 1992. urtean sortu zen eta 2023. urtean Udal Eskola izatera igaro zen. Ipuruako kiroldegiko gela batean hasi zen eta, gaur egun, 5 aretotan ematen dira eskolak. Haietako 3 Ipuruako kiroldegian eta beste 2 Orbeako kiroldegian. Egun osoan zehar ematen dira klaseak: Dantza Garaikidea, Psikomotrizitatea, Aerobic, Zumba, Pilates, Dantza Modernoa, Hiphop, Break dance eta unean-unean klase magistralak, nazioarte mailan ospea lortu duten ikasle ohiekin.
Horrek mugimenduarekin lotutako sormenezko zentro bat bihurtzen du; gaur egun 425 ikasle inguru ditu.
Ikastaroak (praktikoa) 11 hilabeteko iraupena du eta ordutegia goizez zein arratsaldez da.
Hartzaileak
Batetik, txikienei, 4 urtetik aurrera, ikas dezaten mugimenduaren eta koreografia partekatuen bidez, mugimenduaren, psikomotrizitatearen eta sozializazioaren kontzientzia izaten.
Bestalde, eta adin-mugarik gabe, ematen ditugun jardueretan interesa duen edonori eta musikaren eta bere tekniken bidez gorputz-adierazpenaren arteekin bereziki sentsibilizatuta dauden pertsonei.
Helburuak
Alde batetik, Dantza Garaikidean hasten direnei oinarrizko ezagutza bat eskaintzea, etorkizuneko aukera profesional baterako prestatzeko, eta, bestetik, lekua egitea Dantzarekin eta hari lotutako jarduerekin zerikusia duen guztia modu ludikoan ikasi nahi dutenei. Bai eta izaera terapeutikoarekin ere.
Gelaz kanpoko jarduerak:
- Emanaldiak eskatzen diguten udal-ekitaldi guztietan.
- Dantzaren Nazioarteko Eguna
- San Juan Sua
- Errege Magoen Kabalgata
- Kurtso Amaierako Emanaldia
- Emakumearen Nazioarteko Eguna
- Dantza eskolako jarduerarekin lotutako ikastaroak egitea
- Dantza Konpainien emanaldietan parte hartzea
- Arduradun politikoa Andoni Ameztoy Barrón
- Arduradun teknikoak Yuri Egaña Olano
- Helbidea Santaines kalea
- Telefonoa 943203240
- Posta elektronikoa idazkaritza@eibarkirola.eus