Udal euskaltegia
Udal Euskaltegiak 1985ean zabaldu zituen bere ateak. Harrezkero, bere egiteko nagusia, euskararen normalizazioa gauzatu dadin, herritarrak euskalduntzea eta alfabetatzea izan da eta da, Hezkuntza sistemaren osagarri jokatuz, 16 urtetik gorakoei eskainia baita. Euskaltegiak 10 irakasle tituludunez osatutako talde indartsua du, profesionala eta esperientzia handikoa. Hamar irakasle horietako bostek, gainera, azterketa ofizialetako aztertzaile akreditazioa dute.
HABEk ezarritako curriculumari jarraituz, maila guztietako klaseak ematen dira euskaltegian, aurrez aurre eta ON LINE. Ordutegi zabala eta erritmo ezberdinak eskaintzen dira (egunean 2 orduko ikastaroak, 4 orduko trinkoak; astean 2 egunekoak; 100 orduko ikastaroak…). Autoikaskuntza BOGA programaren bidez ematen da.
Funtzioak:
- Euskalduntze eta alfabetatzerako zerbitzu anitza eta zabala eskaintzea.
- Edozein arlotan (lantegi, ikastetxe, erakunde…) premiak antzematea eta horri erantzutea.
- Tituluak (EGA, IVAP, HABE,…) lortzeko prestakuntza ikastaroak ematea.
- Derrigorrezko Hezkuntzako irakasleria birziklatzeko eta eguneratzeko ikastaroak ematea.
- Euskararen erabilera bultzatzeko kanpo ekintzak antolatzea.
Helbidea: PORTALEA eraikina, 2.solairua. Bista Eder kalea, 10
Telefonoa: 943 70 09 12
Whatsappa: 688 698 566
Bulego ordutegia:
- astelehenetik ostegunera 08:30-14:00 16:30-19:00
- ostiraletan 08:30-14:00
Helbide elektronikoa: euskaltegia@eibar.eus