Eibarko Udala

HABEko egiaztatzegintza eta azterketak

A1 eta A2 mailak ebaluazio jarraituaren bidez egiazta daitezke euskaltegian bertan.

B1, B2, C1 eta C2 mailak deialdi itxian egiaztatzeko (euskaltegi bidezkoa), HABEren erregistroko euskaltegi batean matrikulatuta egon behar da. 

Euskaltegian, maila hori baduela erakutsi behar du ikasleak, eta horretarako egingo den proba gainditu beharko du.

Aurreko baldintza horiek betez gero, HABEko azterketarako dagokion mailarako matrikula egin ahalko du.

Euskaltegiko deialdi itxiaz gain, urtean bi azterketaldi ireki egongo dira euskaltegian aritu ez direnentzat (itxiak egiten diren epe berean) B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko. 

2026/2027 IKASTURTEKO HABEren AZTERKETA DEIALDIA

Euskaltegietako ikasleentzako deialdia (itxia):

  • 1. deialdia:
    • Matrikulazio-epea: apirilaren 9tik 14ra.
    • Idazmen-probak: maiatzaren 7tik 9ra.
    • Mintzamen-probak: ekainaren 23tik uztailaren 4ra.
  • 2. deialdia:
    • Matrikulazio-epea: irailaren 7tik 13ra.
    • Idazmen-probak: urriaren 1tik 3ra.
    • Mintzamen-probak: azaroaren 25tik abenduaren 5era.

Deialdi irekia

  • 1. deialdia:
    • Matrikulazio-epea: apirilaren 9tik 14ra.
    • Irakurmen- eta idazmen-probak: maiatzaren 7tik 9ra.
    • Entzumen- eta mintzamen-probak: ekainaren 23tik uztailaren 4ra.
  • 2. deialdia:
    • Matrikulazio-epea: irailaren 7tik 13ra.
    • Irakurmen- eta idazmen-probak: urriaren 1etik 3ra.
    • Entzumen- eta mintzamen-probak: azaroaren 25etik abenduaren 5era.

HOBE deialdia:

  • Matrikulazio-epea: apirilaren 9tik 14ra.
  • Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak: apirilaren 7tik maiatzaren 4ra.
  • Mintzamen-probak: ekainaren 25etik uztailaren 4ra.

Oharra: egutegian aurreikusitako egunak aldatu ahalko ditu HABEk, azterketaldion kudeaketan gorabeheraren bat gertatuz gero, azterketaldiko matrikula-epeak izan ezik.

INFORMAZIO GEHIAGO:

  • HABEko egiaztatzegintza eta azterketen inguruko informazioa kontsultatzeko, sakatu hemen.
  • Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluen eta ziurtagirien baliokidetzaren gaineko informazioa kontsultatzeko, sakatu hemen.