Eibarko Udala

Hitzarmenak

Eibarko Udalak Eibarren euskararen berreskurapenerako lanean diharduten elkarteekin dirulaguntza izendunak ditu.

Eibarko AEK                          30.000 €

Eibarren euskararen irakaskuntzan aritzeko AEK-k garatuko dituen jarduerak finantzatzea da helburua. Helduen euskalduntze-alfabetatze ikastaroen matrikula prezioak merkatzea.

                                         

Badihardugu                                               1.386 €

Dirulaguntzaren helburua Euskal Herri mailakoa den Ahotsak egitasmoa finantzatzen laguntzea da.

Ahozko ondarea jasotzea, ikertzea eta hedatzea da egitasmoaren helburua. Euskalkiak eta antzinako kontuak jasota, euskalkiak eta historia jaso, aztertu eta hedatzen da .

Eta Kitto Astekaria                             100.041 €

Helburua Eta kitto astekaria argitaratzen laguntzea. Euskararen sustapenerako tresna garrantzitsutzat du udalak.

Egitasmoaren helburua euskara hutsez herri mailako gaurkotasunezko gaiak herritarrei helaraztea, bai parean, bai formatu digitalean.

Eta Kitto Berbetan                             50.908 €-

Berbetan egitasmoa finantzatzen laguntzea da dirulaguntzaren helburua.

Egitasmoak 3 programa desberdin hartzen ditu bere baitan:

  • Berbetan: helburua euskaldun berrien eta euskaldun zaharren artean harremanak sustatzea eta euskaldun berriei euskaraz praktikatzeko aukera ematea da.
  • Gurasoak berbetan: Parkeetan elkartzen diren gurasoak euren artean euskara gehiago erabiltzera animatzea du helburu.
  • Euskaraz primeran!: Merkataritzan eta ostalaritzan  euskararen erabilera handitzea du helburu

Eta kitto Txikitto                                 15.000 €

Txikitto aldizkaria argitaratzen laguntzea da dirulaguntzaren helburua

Umeentzako aldizkariaren bidez Lehen Hezkuntzako umeen artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna handitzea eta gurasoek eta umeek euskarazko irakurketa konpartitzea lortu nahi da.

Eta Kitto Tailerrak eta hitzaldiak   5.000 €

Tailerrak eta hitzaldiak antolatzen laguntzea da dirulaguntzaren helburua. Eta Kittoren helburua egitasmo honen bidez, euskarazko tailer eta hitzaldi eskaintza handitu eta erabilera sustatzea da.

Eta kitto Ongi etorri Berbetanera  29.050€

Dirulaguntzaren helburua egitasmoa finantzatzen laguntzea da.

Egitasmoaren helburua kanpoko jatorria duten eibartarrak euskarara eta euskal kulturara gerturatzea da, eta horrela elkarbizitza hobetzea.

Hankamotxak bertso eskola         3.235 €

Dirulah¡guntzaren helburua bertso-eskola finantzatzen laguntzea da

Egitasmoaren helburua Eibarko ume eta gaztetxoen artean bertsozaletasuna handitzea da.

Udako Euskal Unibertsitatea                             9.000 €

Eibar, euskaraz heziko duen hiria egitasmoa bideratzen laguntzea.

Egitasmoaren helburua euskararen ikuspegitik Eibarko agente hezitzaileak koordinatu eta modu eraginkorrago baten lan egitea da.