Eibarko Udala

Juan San Martin beka

Juan San Martin beka 2001 urtean jarri zen abian Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko lankidetzan. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea da eta Juan San Martin ikerlari eibartarra omentzea. Azken deialdiari buruzko informazio zehatza beherago aurkituko duzu.

Lantzen diren ikerketa esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira: antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea.

2001etik 2009ra bitartean urtero egin da beka deialdia. Ordutik hona beka deialdia urte bitik behin kaleratzen da eta bekak 18 hilabeteko iraupena du.

2026 urtea: Ikerketa esparrua: Zuzenbidea eta Giza Eskubideak. Informazio gehiago. 

Hauek dira urte hauetako guztietako datuak: irabazleak, egindako ikerketa lanaren izenburua eta argitalpenetarako loturak. Argitaratutako lan guztiak Eibarko Juan San Martin Udal liburutegian daude eskuragarri.

2023 urtea: Ikerketa esparrua: Mendizaletasuna eta Natura. Epaimahaiak aho batez erabaki zuen hutsik lagatzea.

2021 urtea: Eduardo Apodaka, Joseba Gabilondo eta Mitxelko Uranga. Globalizazioaren ondorenaz: apokalipsia, egia-ostea eta subjektuaren autonomia.

2019 urtea: Josu Martinez. Irudiz eta euskaraz.

2017 urtea: Ikerketa esparrua: Arkeologia. Epaimahaiak aho batez erabaki zuen beka hutsik lagatzea.

2015 urtea: Josu Ozaita Azpiroz eta Jaime Altuna Ramirez. Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur ospakizunen ikerketa etnografikoa.

2013 urtea: Maialen Odriozola Martija. Pantaila bete ahots. Ikerketa esploratzaile bat eibar.org-en inguruan.

2011 urtea: Haritz Monreal Zarraonandia. Mendizaleen literatura: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa lana. Burutu gabea.

2009 urtea: Javier Muñoz Fernandez. Gerra osteko Euskal Herrian eraikitzea: Eibarko berreraikuntza lanak.

2008 urtea: Ikerketa esparruak: Artea eta Mendizaletasuna. Epaimahaiak aho batez erabaki zuen beka hutsik lagatzea.

2007 urtea: Aitzol Loiola Idiakez. Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza eraldakuntzan.

2006 urtea: Maia Duguine Haristoy. Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara.

2005 urtea: Joxe Azurmendi Otaegi. Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua.

2004 urtea: Idurre Alonso Amezua. Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan.

2003 urtea: Aitor Gerenabarrena, Asier Arregi eta Imanol Manterola. Debabarreneko landareria ibilbideen bitartez.

2002 urtea: Gotzon Iparragirre Burgoa. Liberalismoa Eibarren XIX. mendean. Argitalpenaren izenburua: Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876.

2001 urtea: Patxi Salaberri Zaraitegi. Euskal deiturategia: patronimia.