Eibarko Udala

Ohiko galderak - Informazio orokorra

Nolako ikastaroak daude?
  • Presentzialak eta autoikaskuntza.
  • Maila guztiak eskaintzen ditugu.
  • Ordutegia zabala da.

Noiz hasten dira klaseak? Eta noiz bukatzen?
  • Ikasturtea urrian hasten da, eta ekainean bukatzen.
  • Uda ikastaroa ekaina-uztailean izaten da.
  • Iraileko ikastaroa Arrate egunaren ostean hasten da.

Taldeak osatzeko arauak. Gutxieneko ikasle kopurua, matrikula ordena, lekurik ez balego…
  • Taldeak osatzeko kopuru minimoa 9 ikaslekoa da; gehienez, 18. Hala ere, badira salbuespenak.
  • Talde-kopurua mugatua izan daiteke: irakasle-kopurua, ordutegi bateraezinak edo ikasgela-kopurua kontuan hartu behar baitira, besteak beste. Horrexegatik aholkatzen dizugu matrikula lehenbailehen egiteko. Eskaera gehiago baldin badaude plazak baino, matrikularen ordenari emango diogu lehentasuna.
  • Aurrematrikula egin dutenek lehentasuna izango dute iraileko matrikulen aurrean.

Noiz izaten da matrikulaldia?

Ikasturterako, irailean egin beharko duzu matrikula (ekainean eta uztailean aurrematrikula egin daiteke). Gero, abenduan berriro irekitzen da matrikulazioa, taldeak osatzeko.

Udako ikastarorako, berriz, ekainean zabaltzen da epea.

Iraileko ikastarorako, ordea, uztailean egitea komeni da.

Zenbat ordaintzen da?

Eibarko Udalak ordu-kopuruaren eta mailaren arabera ezartzen ditu tasak urtero. Tarifa bereziak daude hainbat kolektiborentzat.

Abendutik aurrera matrikulatzen direnek matrikularen 2/3 ordaindu beharko dute.

Sakatu hemen, tasak eta tarifa bereziak kontsultatzeko.

Noiz artekoa da matrikula?

Matrikula ikasturte osorako da eta, behin matrikulatuta, tasa osoa ordaindu beharko da.

12 urte baino gutxiagoko haur baten gurasoa/tutorea naiz; ba al dut deskonturik?

Bai, matrikularen %50ekoa. Ezinbestekoa da gurasoa edo tutorea izatea. Horrez gain, aurreko ikasturtean matrikulatuta egon bazara, ikastaroa bukatuta eta gutxienez % 85eko asistentzia izan beharko dituzu.

Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanen 3/4ak beteta izan beharko dituzu. Kasu honetan, baldintza horrek asistentziarena ordezkatzen du.

Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

Ikaslea naiz; ba al dut deskonturik?

Bai, matrikularen % 50ekoa. Ezinbestekoa da Irakaskuntza Arautuan ikasle izatea (Batxilergoan, Unibertsitatean, Lanbide Heziketan (erdi mailakoetan zein goi mailakoetan) eta karrera batekin lotuta dauden Master batzuetan). Horrez gain, aurreko ikasturtean matrikulatuta egon bazara, ikastaroa bukatuta eta gutxienez % 85eko asistentzia izan beharko dituzu.

Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanen 3/4ak beteta izan beharko dituzu. Kasu honetan, baldintza horrek asistentziarena ordezkatzen du.

Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

2026/2027 ikasturtean C1 maila prestatu nahi eta 16, 17 edo 18 urte dutenentzat, dirulaguntza-lerro bat zabaldu du HABEk (galdetu euskaltegian).

Langabezian nago; ba al dut deskonturik?

Bai, matrikularen % 50ekoa. Aurreko ikasturtean matrikulatuta egon bazara, ikastaroa bukatuta eta gutxienez % 85eko asistentzia izan beharko dituzu.

Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanen 3/4ak beteta izan beharko dituzu. Kasu honetan, baldintza horrek asistentziarena ordezkatzen du.

Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

65 urte edo gehiago ditut; ba al dut deskonturik?

Bai, matrikularen % 50ekoa. Aurreko ikasturtean matrikulatuta egon bazara, ikastaroa bukatuta eta gutxienez % 85eko asistentzia izan beharko dituzu.

Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanaren 3/4ak beteta izan behar dituzu. Kasu honetan, baldintza horrek asistentziarena ordezkatzen du.

Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

Merkatari, ostalari edo zerbitzuen sektoreko langilea naiz; ba al dut deskonturik?

Bai, matrikularen % 50ekoa. Aurreko ikasturtean matrikulatuta egon bazara, ikastaroa bukatuta eta gutxienez % 85eko asistentzia izan beharko dituzu.

Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanen 3/4ak beteta izan beharko dituzu. Kasu honetan, baldintza horrek asistentziarena ordezkatzen du.

Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

Eibarko enpresa bateko langilea naiz, ba al dut deskonturik?

Bai, matrikularen % 50ekoa. Ezinbestekoa da enpresak egoitza Eibarren izatea eta euskara plan bat indarrean izatea. Horrez gain, aurreko ikasturtean matrikulatuta egon bazara, ikastaroa bukatuta eta gutxienez % 85eko asistentzia izan beharko dituzu.

Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanen 3/4ak beteta izan beharko dituzu. Kasu honetan, baldintza horrek asistentziarena ordezkatzen du.

Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

Ikasle berria / ikasle ohia: ba al dago alderik?

% 20 ko deskontua izango du matrikulua ordaintzean, aurreko ikasturtean gurekin aritu eta % 85eko asistentzia izan duen ikasle orok.

Autoikaskuntzan, tarifa berezi honetaz baliatzeko, proposatutako lanen 3/4ak beteta izan beharko dituzu. Kasu honetan, baldintza horrek asistentziarena ordezkatzen du.

Tarifa hau ez da bateragarria besteekin.

Nola ordain dezaket matrikula?

Ordainketarako fitxa behar bezala bete eta matrikula ordaintzeko, kontu-zenbakia idatzi beharko duzu. Bertatik kobratuko zaizu dagokizuna.

Lehenengo hiruhilabeteko matrikula bi edo hiru zatitan ordainduko da matrikula dataren arabera. Bigarren hiruhilabetean, bi zatitan, eta hirugarrenean, nahiz udako ikastaroan, zati bakarrean.

Matrikulatu ondoren ezin badut ikastaroa egin, matrikulako dirua berreskuratu ahalko al dut?

Ez. Hala ere, beste talde batean edo autoikaskuntzan aritzeko aukera emango zaizu.

Zer egin behar dut matrikula egiteko?

Zure datu pertsonalak Euskaltegian dagoen HABEren ikaslearen fitxan idatzi, eta, horrekin batera, zein maila eta ordutegi nahi duzun esan. Zein maila duzun jakiteko, sarrera-proba egin beharko duzu.

16 urte baino gutxiago badut, matrikula egin ahalko dut?

Bai, baldin eta urte horretan 16 urte beteko badituzu.

Nola neurtuko dute nire euskara maila?

Aurretik gurekin aritu bazara, aurreko ikasturtean lortu duzun maila hartuko da kontuan.

Aurreko ikasturtean gurekin jardun baduzu, sarrera-proba bat egin beharko duzu.

Libururik eta bestelako materialik behar al da?

Normalean, ez. Askotariko materiala erabiltzen dugu, eta irakasleak erabakitzen du zein den egokiena. Behar izanez gero, irakasleak berak esango dizu.

Kontrolatzen al duzue asistentzia? Klaseetara derrigorrez etorri behar al dut?

Asistentzia kontrolatzen dugu, ebaluazioa egiteko, eta, eskatzen baduzu, ziurtagiriak egiteko edo tarifa bereziak eskuratu ahal izateko.

A1en, A2n, B1en edo B2n maila gaindituz gero, % 75eko asistentzia beharko duzu HABEren dirulaguntza lortu ahal izateko.

Egiten al duzue azterketarik, ikastaldian zehar?

Bai, gutxienez hiru egiten ditugu ikasturtean zehar.

Uztaileko eta iraileko ikastaro laburretan, bi (gutxienez).

Arazorik izanez gero, nora jo ahalko dut?

Klaseko arazoa bada, irakaslearekin hitz egin beharko duzu.

Arazoa irakaslearekin baduzu, hitz egin ezazu idazkari akademikoarekin edo zuzendariarekin.

Arazoa matrikula bada, joan zaitez bulegora.

Liburutegia nola erabil dezaket?

Liburutegian liburuak daude maileguan (galdetu zure irakasleari).

Zein izango da nire irakaslea?

Talde guztiak sortu ondoren, irakasleen klaustroan erabakitzen dugu nor arduratuko den zein taldetaz; beraz, ezingo da jakin ikastaroa hasi baino lehen.

Behin kurtsoa hasita, izango al dut taldez aldatzeko aukerarik?

Bai, irakaslearekin hitz eginda eta adostuta.

Lanean txandaka ari denak ba al dauka euskaltegian matrikulatzeko aukerarik?

Maila bereko 2 talde egonez gero (goizez eta arratsaldez), ez da egoten inolako eragozpenik.

Talde batean hasi ondoren, ordutegi horretan jarraitu ezin izanez gero, zer aukera izango dut?

Maila bereko beste talderik egonez gero, talde aldaketa egin ahalko da.

Maila bereko beste talderik egongo ez balitz, autoikaskuntzan aritzeko aukera edukiko zenuke.