Eibarko Udala

Zerbitzu Gutuna

Eibarko Udal Euskaltegia Euskara Arloaren barruan kokatuta dagoen Udalaren zerbitzu bat da.

Zerbitzu karta honen bidez, gure eguneroko lanean eskaintzen ditugun zerbitzuak eta horiek aurrera eramateko, gure gain hartzen ditugun konpromisoen berri eman nahi diegu hiritarrei. Hau dena, zerbitzuaren kalitateari dagokionez, etengabeko hobekuntza lortzeko helburuarekin.

Misioa:

Udal Euskaltegiaren egiteko nagusia euskararen normalizazioa gauzatu dadin, herritarrak euskalduntzea eta alfabetatzea da, Hezkuntza sistemaren osagarri  jokatuz, 16 urtetik gorakoei eskainia baita.

Bisioa:

Gure herria hizkuntza aldetik euskaldunagoa, orekatuagoa, integratzaileagoa eta kohesionatuagoa izan dadin lortzea, irakaskuntza-lan eraginkor baten bitartez. Eguneroko jardunean, konpromisoa, ardura, elkarlana, esperientzia, hurbiltasuna, aniztasuna, integrazioa bultzatu eta uztartzen ditu.

Balioak:

Gure eguneroko jarduna ondorengo balioetan dago oinarrituta:

  • Euskaltasuna
  • Zintzotasuna
  • Errespetoa
  • Zuzentasuna
  • Berdintasuna
  • Gardentasuna

Arduradunak:

Arduradun politikoa: Francisco Javier Lejardi Galarraga

Arduradun teknikoa: Junkal Txurruka Arrizabalaga

Udal Euskaltegiko arduraduna: Sorkunde Juaristi Sodupe 

Hainbat datu:    

Telefonoa: 943700912

Faxa: 943708436

Helbidea:  PORTALEA eraikina, 2. solairua

                  Bista Eder, 10 – 2.a  -  20600 EIBAR

Helbide elektronikoa: euskaltegia@eibar.eus

Web-orria: http://www.eibar.eus/eu/kultura/udal-eskolak/udal-euskaltegia

Bulego ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00 14:00
  • Astelehen arratsaldeetan: 16:30 – 18:30

Irailean (matrikulazio garaia):

  • 09:00 – 14:00 eta 16:30 – 19:00
  • Dokumentazioa aurkezteko:
    • Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 13:00
    • Astelehen eta ostegunetan arratsaldez: 16:30 – 19:00

Planoa:          

https://goo.gl/maps/gsnroNwKgBS2

GPS Koordenatuak:

Latitudea:  43,1846674884

Longitudea: -2,46999263763428