Eibarko Udala

Hiritarrek parte hartzeko bideak

  • Hobekuntzaren bidean, aldiro asebetetze inkestak banatuko dizkiegu ikasleei zerbitzuaren inguruan duten iritzia jakiteko. Horrek ondorioak ateratzeko aukera emango digu eta behar denean neurriak hartzeko. Asetasun inkesta horien emaitzak web orrian eta iragarki taulan argitaratuko dira.
  • Iradokizunak aurkezteko bideak: Euskaltegiko Idazkaritzan adierazi edo horretarako dagoen buzoian utzi, telefonoz (943700912) e-postaz bidali (euskaltegia@eibar.eus  edo bertako langileei jakinarazi.  Erantzunak iradokizuna planteatu den modu berean emango dira hamabost eguneko epean.
  • Kexak, erreklamazioak eta eskaerak idatziz egingo dira PEGORAn (Bezeroari arreta emateko zerbitzua) erregistratuko dira. Erantzunak, Euskaltegiari berari dagozkionak badira, azterketa deialdietakoak izan ezik, idatziz emango dira 15 eguneko epean.