Eibarko Udala

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko prozesua

Indarrean dagoen Eibarko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) 2006ko abenduaren 12an onartu zuen behin betiko Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak.

Eibarko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Testu Bategina 2008ko urtarrilaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu zen.

Indarraldia, beraz, bi laurtekotan banatzen zena, 2016an amaitu zen, eta horrek justifikatu zuen berrikusi beharra.

Indarrean dagoen HAPOren eredua 2008tik hona izan diren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-egoera berrietara ez egokitzeak eta betetze-mailak ere justifikatzen dute indarrean dagoen HAPO berrikustea.

Helburu horrekin, Udalak TRION, planes y servicios, S.L.P. enpresaren zerbitzuak kontratatu zituen Eibarko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspen-dokumentuaren aurrerapena idazteko.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko prozesuari ekiteko erabakia, 2020ko uztailaren 24an hartu zena, parte hartzeko programa batekin batera dator. Programa horretan, herritarrek eta elkarteek plana egiteko prozesuan parte hartzeko eskubidea ahalbidetzeko behar diren helburuak, estrategikoak eta mekanismoak ezartzen dira.

Erlazionatutako edukiak: