Zerbitzuen karta
KIUB Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoaren karta honek ezagutzera eman nahi du zein diren herritarrei ematen dizkiegun zerbitzuak eta ditugun konpromisoak etengabeko hobekuntza lortzeko. Hori guztia, zerbitzu eraginkorragoa, eskuragarriagoa eta hurbilagoa lortzeko xedez.
Misioa
Kontsumoarekin lotutako gaietan jasotako kontsultei informazioa eta aholkularitza eskaintzea, eta kontsulta horiek eragin ditzaketen kexa, salaketa eta erreklamazioen espedienteak irekitzea.
Bisioa
Leku egokia izatea modu pertsonalean, telefonoz edo telematikoki gure kontsumo-jardueretan egunero sortzen diren gatazken berri jakiteko, eta informazioa ematen saiatzea, modu erraz eta osoan, kontsumo-harreman azkar, egiazko, legezko eta zuzenak izateko.
Balioak
Gure eguneroko lana honako balio hauetan oinarritzen da:
- Kalitatea: etengabeko hobekuntza eskaintzea.
- Enpatia: herritarraren lekuan jartzea.
- Azkartasuna: Berehalako erantzuna ematea.
- Berdintasuna: tratu berdina, batere bereizketarik gabe.
- Profesionaltasuna: zerbitzu azkarra eta eraginkorra.
- Gardentasuna: Informazio argia eta objektiboa.
- Elebitasuna: bi hizkuntza ofizialak erabiltzea.
- Efizientzia: Informazio osoa, zehatza eta eguneratua, ahalik eta azkarren.
- Proaktibotasuna: herritarraren premiei aurrea hartzeko gaitasuna.
Arduradunak
- Arduradun politikoa: Ana Telleria Echeverria
- Arduradun teknikoa: Jesús Alconero García
Beste datu batzuk:
- Telefonoa: 943 20 38 43
- Faxa: 943708420
- Helbidea: Untzaga plaza, 1
- Helbide elektronikoa: omic-kiub@eibar.eus
- Web-orria: www.eibar.eus
- Bulego-ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 14:00
- Udako ordutegia: (uztailaren 1etik irailaren 30era): 9:00 - 13:30
- Telefono-arretaren ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 14:00
- Udako ordutegia: (uztailaren 1etik irailaren 30era): 9:00 - 13:30
Iritsiera / Garraiobideak
- Trena: Euskotren, Ardantzako geltokia
- Autobusa: Udalbus, Lurraldebus eta Bizkaibus. Geltoki hurbilenak: Egogain, Untzaga eta San Juan.
GPS koordenatuak:
- X= 542903.6300
- Y= 4781635.3700