Etxebizitzararen eta hirigintza-berroneratzearen arloko dirulaguntzak


Eibarko Udalak bi obretarako dirulaguntza eskatu du, etxebizitzen eta hiri-berroneratzeen dirulaguntzen deialdiaren barruan.
Andretxeko bulegoak eta eraikuntza-bolumenaren berreskurapena
Proiektu honen helburua da Astelena pilotalekuko bizitegi-moduluaren eraikuntza-bolumena berreskuratzea eta modulu hori administrazio-erabilerarako egokitzea, zehazki Andretxeko bulego gisa.
Obrak UTE URDINBERRI-VIUDA DE SAINZ enpresari esleitu zitzaizkion eta aurrekontua 917.437,79 eurokoa izan zen (BEZa barne).
Obren egikaritze-epea: 2022ko maiatzaren 5etik 2023ko martxoaren 30era
NEXT Funtsen dirulaguntza obra honetarako: 472.747,50 euro
Torrekua 1, Jubilatuen Etxea eta Eguneko Zentroa

Torrekuako Osasun Zentroa Ospitale berrira pasatu zenean, eraikina, udal-jabetzakoa, erabilerarik gabe geratu zen.
Proiektu honekin eraikinari Jubilatu Etxe eta Eguneko Zentroaren erabilera eman nahi zaio.
Obrak CONSTRUCCIONES ARTZAMENDI, SA. enpresari adjudikatu zitzaizkion, 2.119.501,33 euroko aurrekontuarekin.
Hala ere, proiektuaren zenbatekoa bere osotasunean (proiektua egitea, obraren zuzendaritza, osasun koordinazioa...) 2.281.851,03 eurokoa izan zen.
Lanak 2024ko apirilean hasi ziren eta 2025ean bukatu.
NEXT Funtsen dirulaguntza obra honetarako: 1.425.800,66 euro