Eibarko Udala

Titulartasun publikoko Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko plazak sortzea (lehentasunez 1 eta 2 urtekoak) dirulaguntzen programa

Titulartasun publikoko haur-hezkuntzako lehen zikloko (Haurreskolak) 40 plaza sortzea 


Udal jabetzako bi lokal birgaitu dira, bata Jazinto Olabe 2an eta bestea Blas Exebarria 5-7an, Patzuergo Haurreskolari lagatzeko eta haur hezkuntzako lehen zikloko 40 plaza berri sortzeko.

Obrak ZAMAKOA, S.A. enpresari esleitu zitzaizkion, 500.396,66 euroko azken aurrekontuarekin (251.303,36 euro Jazinto Olabek eta 249.093,30 euro Blas Etxebarriak). Hala ere, proiektuaren azken kostu osoa (egindako lanak, obra-zuzendaritza, osasun-koordinazioa...) 543.428,74 eurokoa izan zen.

Lanak 2025eko urrian hasi ziren eta 2026ko urtarrilean amaitu.

NEXT funtsen dirulaguntza jarduera honetarako: 543.428,74 euro