Eibarko Udala

Bizitegi-eraikinen birgaitze integralerako dirulaguntza-deialdia

Jabekide-erkidegoei eta zaurgarritasun-egoeran dauden partikularrei zuzendutako dirulaguntza ekonomikoak dira, «Txonta»-ko Birgaitze Programatuko Egoitza Ingurunean (ERRP) sartuta dauden bizitegi-eraikinen birgaitze energetikora bideratutakoak.

  

Dirulaguntzak Espainiako Gobernuak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Eibarko Udalak sinatutako hitzarmenetik datoz. Hitzarmen hori «Txonta» izeneko birgaitze programatuko bizitegi-inguruneari buruzkoa da, eta Europar Batasunak —NextGeneration-EB— finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko bizitegi-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza-programen barruan sartuta dago.

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko bizitegi-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza-programak arautzen dituen urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuko auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntzen 1. Programaren esparruan ematen dira.

Next Generation funtsak bizitegi-eraikinak (etxebizitzak) birgaitzeko dira, baldintza izanik energia-eraginkortasuna hobetzeko gutxieneko helburu batzuk lortzea.

Deialdi honetan diruz laguntzen diren jarduketak hauek dira: berokuntzaren eta hoztearen urteko energia-eskaera globala murriztea lortzera begira daudenak, eta lehen mailako energia ez-berriztagarriaren kontsumoari begirakoak, energia-ziurtapenari dagokionez, honako irizpide eta helburu hauekin:

  • Eskaera energetikoan gutxienez % 35eko murrizketa lortzea.
  • Helburua izango da lehen mailako energia ez-berriztagarriaren kontsumoa (ΔCep,nrenv) % 45 edo gehiago murriztea, neurri pasiboekin, eta esku-hartze osoan % 60ko edo gehiagoko murrizketa lortzea. Kontsumo horren % 30etik beherako murrizketak ez dira kontuan hartuko.

Birgaitze Programatutako Bizitegi Ingurunea (ERRP) Txonta kaleko 15, 17, 27, 44, 46, 48, 50 eta 52 zenbakiek osatzen dute (guztira, 75 etxebizitza).

Txontako ERRPko sei erkidegok eskatu dute NEXT laguntza (15, 17, 44, 46, 50 eta 52 zenbakiko pegorak, guztira, 51 etxebizitza).

NEXT dirulaguntzak bai jabekide erkidegoei bai egoera zaurgarrian dauden partikularrei ematen zaizkie.

Eraginkortasun Energetikoa hobetzeko egiten ari diren esku-hartzeen ondorioz, espero da aipatutako 6 erkidegoek % 45etik gorako aurrezpena lortzea energia primarioaren kontsumoan.

Txonta (44. zenbakia)

Obren aurretik

Obren ondoren

 

Txonta (50. zenbakia)

Obren aurretik

Obren ondoren