Eibarko Udala

Munduko emakumeen literatura-saioak: XIX. mendeko idazle ingelesak (2026-2027)

Tailer historikoa da, garai hartako idazle klasiko handiak ezagutzeko bidaia. Ahozko literaturaren iraganera joko dugu testu klasikoei heldu aurretik. Eleberria literatur genero gisa nola sortu zen ikusiko dugu, eta nobela sentimentala eta eleberri erromantikoa bereizten ikasiko dugu. Teoria literarioa feminismoaren historiarekin gurutzatuko dugu, eta Mary Wollstonecraft irakurriko dugu, teoriko feminista aitzindarietako bat. Jane Austen, Bronte ahizpak, Elizabeth Gaskell eta Mary Shelley izango dira irakurri eta aztertuko ditugun egile batzuk.

Garai honetako ekoizpen literarioak gaur egungo literaturaren historia markatu du, eta, beraz, egokitzapenak egin dira telesail, film, komiki eta abarretara. Berrikuspen historiko bat egingo dugu, baina ikusiko dugu egile horiek, liburu hauek, nolako harremana duten XXI. mendeko emakumeekin.

Helburuak: XIX. mendeko idazle nabarmenak berrirakurtzea; testuinguru historiko eta literarioari buruz teorizatzea (viktoriar garaia, irakurtzeko ohiturak, idazteko ohiturak, etab.); literatur kritika feministarako tresnak eskuratzea liburuak aztertzeko; emakume horien benetako bizitzak beren liburuetatik eta fikzio zinematografikotik bereizten ikastea; gure literatur gustuei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gune bat sortzea; irakurketaren plazera suspertzen jarraitzea.

Edukiak:

  • Taldearen eta tailerraren aurkezpena.
  • XVIII. mendea, Mary Wollstonecraft, Vindicación de los derechos de la mujer
  • Jane Austen, eleberri sentimentala
  • Mary Shelley, Frankenstein – eleberri erromantikoa
  • Bronte ahizpak
  • George Eliot
  • Elizabethe Gaskell

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango duen: Ainhoa Aldazabal Gallastegui. 

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz: Andretxea.

2026ko urriak 7, azaroak 4 eta abenduak 2; 2027ko urtarrilak 13, otsailak 3, martxoak 3, apirilak 7, maiatzak 5 eta ekainak 2.

Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Saioak doakoak dira.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 20 ikasle.

Hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2026ko irailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/idazleingelesak2026-2027

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 25ean.

Aurrematrikularako izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 25etik aurrera.

Aurrematrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta;  bakoitzari  zenbaki  bat ematen zaio.
  • Zaku batean sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratzen diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izaten dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da irailaren 25etik aurrera.

Informazio         gehiago:              943 543 938.