Eibarko Udala

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerrak (2025-01)

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerrek egunerokoan erabiltzen ditugun objektu zein materialen berrerabilera eta konponketa sustatzeko beharrezko ezagutza, teknika eta erremintak eskaintzen dituzte. Modu honetan hauen balio erantsia gehitzen da, bizitza baliagarria luzatu eta hondakin kopurua murrizten laguntzen da.

Tailerrak apirilak 29 eta ekainak 5 bitartean egingo dira.

Kudeaketa-erakundea: Eibarko Udaleko Ingurumen Saila.

Hartzaileak: tailer guztiak helduentzat dira.

Tailerrei buruzko informazio praktikoa:  “Tailerren katalogoa” dokumentuan kontsultatu zenezake (orri honen bukaeran)

Izena emateko epea: tailerretan izena emateko epea martxoak 17 eta 27 bitartean (biak barne) egongo da zabalik.

Aurrematrikula egiteko bi modu daude: Pegoran edo elektronikoki, ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/berrerabilietaberrasmatu2025-01

Onartutako pertsonek apirilaren 1etik 13ra egin beharko dute matrikula, Udalaren web-orriko "Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak" atalean eskuragarri dagoen inprimakia betez. Matrikula Pegora Herritarrentzako Zerbitzuaren Bulegoko sarrerako ate ondoko postontzian utzi beharko da, (astelehenetik igandera, 7:30etik 21:30era). Matrikula ez aurkezteak plaza galtzea ekarriko du.

Plaza mugatuak dira eta pertsona bakoitzak gehienez 3 tailerretan eman ahal izango du izena.

Kudeaketa eta funtzionamendu arauak: “Fitxa informatiboa” dokumentuan kontsultatu ditzakezu (orri honen bukaeran)

Informazio gehiago:

ingurumena@eibar.eus / 943 70 84 08