Eibarko Udala

Saioa: Dolua migrazioan laguntzea zaintza feministatik eta arrazismoaren aurkako zaintzatik (2026-01)

Tailer honen bidez, maite den pertsona baten galeraren dolua jorratu nahi da, migrazioaren esperientziatik eta zaintzaren ikuspegitik. Proposamen honekin aitortzen da dolua zaildu egiten dela migrazioaren testuinguruan, distantzia fisikoagatik ez ezik, alderdi kultural eta sozialengatik eta, kasu batzuetan, hurbileko laguntza-sarerik ez dagoelako.

Tailer hau espazio seguru eta kolektibo bat izango da, emakume migratuek doluari buruz hausnartzeko aukera izango dutena. Arte terapia erabiliko da, collagearen bidez, maite ditugun pertsonen memoria ohoratzeko tresna gisa.

Helburuak: Espazio seguru eta kolektibo bat eskaintzea maite den  pertsona baten galeraren doluaz hausnartzeko eta dolu hori lantzeko, prozesu hori esperientzia migratzailetik bizitzearen berezitasunak kontuan hartuta, eta zaintza feministako eta arrazakeriaren aurkako tresnekin, sendatzea eta elkarri laguntzea sustatzeko.

Edukiak: dolua migrazioaren testuinguruan; generoaren, arrazaren, klasearen eta migrazioaren baldintzek galera-esperientzietan duten eragina; zaintza feminista: zer den zaintza feminista, sistema heteropatriarkalak ezarritako lan emozionalaren birbanaketa eta collagea emozioen eta memoriaren adierazpen sortzailerako tresna gisa.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nortzuk emango duten: Luciana Alfaro Lavado eta Laura Yramategi Lozano.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume migratuak.

Non eta noiz: Andretxea. 2026ko azaroak 28.

Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.

Saioa doakoa da.

Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 15.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2026ko irailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/dolua2026-01

Kudeaketa-arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 25ean.

Matrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, irailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da: 

  • Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio. 
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera.

Informazio gehiago: 943 54 39 38 telefonoan.