Arrazismoaren aurkako cumbia (2026-01)
Tailer honen helburua arrazakeria eta kolonialismoa zalantzan jartzea da, gorputzetik eta gozamenetik abiatuta. Horretarako, ikuspegi feminista eta dekolonialetik Abya Yala-n zehar bidaia soinuduna egitea proposatzen da, cumbiaren adierazpenetara, sorrerara eta garapenera hurbiltzeko.
Espazio honetan sentipentsatzea sustatzea eta espazio atsegingarri eta seguru bat sortzea espero dugu, gure arteko desberdintasunak ezagutu eta batzen gaituzten erresistentziak sustatu, pribilegioak zalantzan jarri, alaitasunez aurre egin eta elkartasun eta justizia zubiak ehuntzeko.
Helburuak: banakako ahalduntzea eta ahalduntze kolektiboa erraztea; arrazakeria estrukturala osatzen duten elementu historikoak identifikatzea; bizi garen botere-lekua ezagutzea eta zalantzan jartzea; entzute aktiboa, gorputz-kontzientzia eta gozatzeko gaitasuna sustatzea; gune seguru bat sortzea; ahizpatasuna eta talde-kohesioa sustatzea; migratutako eta/edo arrazializatutako pertsonen partaidetzarako espazio seguru eta zilegi bat bultzatzea, eta ikuspegi feminista-dekoloniala integratzea.
Edukiak: cumbia eta kolonialismoa; cumbia Abya Yala-ren soinu-jatorri gisa; aurrerapenaren mitotik neoliberalismora; cumbia eta muga; belztasuna ederra izaten denean; cumbia dekolonial eta feminista eta arrazismoaren aurkako konpromiso-ekintza.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.
Nork emango duen: Emilia Larrondo.
Hartzaileak: interesa duten 16 urtetik gorako emakumeak.
Non eta noiz: Andretxea. 2026ko urriak 14, 21 eta 28 eta azaroak 4, 11 eta 18.
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.
Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.
Ikastaroaren prezioa: 34,80 €.
Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.
Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 15.
Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2026ko irailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/cumbia2026-01
Kudeaketa-arauak:
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 25ean.
Matrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, irailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da:
- Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
- Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
- Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.
Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera.
Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.
Oharrak:
Aurrematrikularen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko izen-ematea egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:
- Arrazismoaren aurkako cumbia tailerrean izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta sinatuta.
- Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.
Informazio gehiago: 943 54 39 38 telefonoan.