Indalecio Ojanguren XXXVIII. Argazki Lehiaketa 2025
4.- IZEN-EMATE ESKUBIDEAK |
Doakoak. |
5.- AURKEZPENA ETA BIDALKETA |
Lanak 40 x 50 cm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm.-koak izan beharko dira. Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko da. Egile bakoitzak izen berbera jarri beharko die aurkezten dituen argazki guztiei. Argazkiak hurrenkera jakin batean ikustea nahi izanez gero, zenbakituta aurkeztu beharko dira, zenbakia argazkiaren atzealdean adieraziz. |
Kartazal itxi batean, bidalketaren kanpoaldean itsatsita, egilearen datu hauek adieraziko dira: izena, abizenak, NAN - AIZ, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, bidalitako bildumak (ZURI-BELTZEAN eta KOLORETAN), telefonoa eta, hala badagokio, zein elkarte edo argazkigintza-kolektibokoa den. Kartazal horren identifikazio bakarra lanen leloa izango da. |
Lanak helbide honetan entregatuko dira: |
EIBARKO UDALA KULTURA ARLOA INDALECIO OJANGUREN XXXVIII. ARGAZKI LEHIAKETA PORTALEA - Bista Eder, 10 20600 Eibar (Gipuzkoa)
|
Posta bidezko bidalketak ziurtatuak eta gasturik gabekoak izango dira. |
6.- EPAI-MAHAIA |
Argazkigintzan ospe handia duten hiru pertsonak osatuko dute gutxienez. Izenak bere garaian ezagutaraziko dira. |
7.- ERABAKIA |
Epaiaren saioa publikoa izango da, eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du. Erabakia ukaezina izango da eta www.eibar.eus udal webgunean argitaratuko da. |
8.- ERAKUSKETA |
Sarituak izan diren lanak Udalaren Portaleko Erakusketa Aretoan erakutsiko dira. Gainontzekoen artean ere, batzuk aukeratuko dira ikusgai ipintzeko. |
9.- KATALOGOA |
Saritutako lanekin katalogo bat argitaratuko da. Bertan, nortzuk parte hartu duten ere azalduko da eta parte-hartzaile bakoitzari bidaliko zaio. |
10.- LANEN ITZULKETA |
Saritzen diren lanak Udalaren esku geldituko dira eta Udalak lanak erabiltzeko eta argitaratzeko eskubideak gordeko ditu, baina hori bai, beti norenak diren aipatuz. |
Saritu gabeko lanak, erakusketa itxi eta 60 egunen buruan itzuliko dira. |
11.- OHARRAK |
|
|
|
|
|
12.- EGUTEGIA |
|
|
|
|
13.- SARIAK |
Ohorezko Saria Argazki bilduma onenari: |
Koloretan edo zuri-beltzean: 1.500 €, garaikurra, CEF urrezko domina eta Portalean erakusketa egiteko aukera |
“Indalecio Ojanguren” Sariak Lehen mailako 4 sari. Koloretan edo zuri-beltzean. Argazki solteei: 300 € eta CEF zilarrezko domina |
Euskal Herriko sariak: |
Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei Lehenengoari: 250 €, garaikurra eta CEF brontzezko domina Bigarrenari: 200 € eta CEF brontzezko domina Hirugarrenari: 150 € eta CEF brontzezko domina |
Herriko Sariak: Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei Lehenengoari: 150 € eta garaikurra Bigarrenari: 120 € Hirugarrenari: 100 € |
8 eta 16 urte bitarteko partehartzaileen argazki onenari saria: 150 € |
14.- INFORMAZIOA |
EIBARKO UDALA KULTURA ARLOA PORTALEA - Bista Eder, 10 20600 Eibar Tel. 943 708 435 Emaila: kultura@eibar.eus |