Dibujo eskola: 2026/2027 ikasturtea
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila.
Taldeak eta ordutegiak:
Umeak (8-12 urte):
- Astelehenak eta asteazkenak 17:15 – 18:45. 25 PLAZA.
- Astearteak eta ostegunak 17:15 – 18:45. 25 PLAZA.
Helduak (13 urtetik gorakoak):
- Astelehenak eta asteazkenak 15:00 – 17:00. 22 PLAZA.
- Astearteak eta ostegunak 15:00 – 17:00. 22 PLAZA.
- Astelehenak eta asteazkenak 19:00 – 21:00. 16 PLAZA.
- Astearteak eta ostegunak 19:00 – 21:00. 16 PLAZA.
Matrikulak aurkezteko epea eta tokia:
- MATRIKULEN BERRITZEA: 2026ko maiatzaren 11tik 22ra (biak barne). Dokumentazioa aurrez aurre entregatu beharko da PEGORAn.
- IKASLE BERRIEN MATRIKULAZIOA: 2026ko maiatzaren 25tik ekainaren 19ra (biak barne). Dokumentazioa aurrez aurre entregatu beharko da PEGORAn.
- HASITAKO IKASTURTEAN ALTA EMATEKO ESKAERA: Ikasturtean zehar alta eman nahiez gero (matrikulazioa epetik kanpo), hasitako ikasturtean alta emateko eskaerari dagokion orria PEGORAn aurkeztu behar da.
Kultura Sailak aztertuko du plaza librerik dagoen ala ez, eta interesatuari jakinaraziko dio zer erabaki duen. Matrikula horiek urteko kuota baino %5 garestiagoak izango dira. Altaren unea gorabehera, beti ordainduko da matrikula osoa, hau da: urteko kuota gehi %5a. Tarifa bereziak ikasturtean zehar emandako alten kasuan ez dira aplikatuko.
PEGORAn itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke. Hitzordua nola eskatu:
- Udal webgunearen bitartez: hitzordua eskatu PEGORAn.
- Telefonoz: 940 70 84 00 / 010.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Matrikula berritu nahi bada, matrikula berritzeko eskaera behar bezala beteta eta sinatuta.
- Ikasle berrien kasuan, ikasle berrien matrikulazio orria behar bezala beteta eta sinatuta.
- Ikasturtean zehar alta eman nahiez gero, hasitako ikasturtean alta emateko eskaera behar bezala beteta eta sinatuta.
- Tarifa bereziak eskatzen badira:
- Aurreko urteko Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren aitorpena. Aitorpen hori egitera behartuta egon ezean, inguruabar hori egiaztatzeko ziurtagiria ekarri behar da, baita familia-unitateko kide guztien urte horretako informazio fiskala. Matrikula egiterakoan dokumentazio hau eskuratu ez bada, 2026ko irailaren 15era arteko denbora dago PEGORAn aurkezteko.
- Familia Liburuaren fotokopia.
- Elkarbizitza-bolantea, matrikulazio egunekoa (PEGORAn eskuratu daiteke).
- Familia-unitate bereko hainbat kideren matrikularako: egindako matrikulen fotokopiak.
- Familia ugarien kasuan, familia ugariaren tituluaren kopia.
- Guraso bakarreko familiaren kasuan: familia liburuaren fotokopia.
- Familia unitatearen diru-sarreren arabera:
- % 75eko hobaria eskatzen bada, eta Eibarko Udalari beharrezko datuak/dokumentuak zuzenean eskuratzeko baimena ematen ez bazaio matrikula orrian: Matrikulatutako adingabearen tutela duen pertsona hori matrikulazio-urtearen aurreko urteko abenduaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten edo Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren titularra dela egiaztatzen duen dokumentua eta matrikulatutako pertsonaren errolda bolantea.
Prezioak eta tarifa bereziak: Tasen dokumentua kontsultatu.
Ikastaroaren ordainketa: Matrikula hiru zatitan ordainduko da (urrian, abenduan eta martxoan) hirurak zenbateko berdinekoak izango dira.
Oharrak:
Matrikula gauzatzeko unean bertan sortzen da urteko kuota ordaintzeko obligazioa, beraz, ikasturtean zehar egon daitezkeen bajek –ikasturtea amaitzeko gera daitezkeen hilabeteak zenbat diren kontuan hartzeke- ez dute urteko kuota murrizteko eskubiderik sortzen. Ostera, 2026ko irailaren 15a baino baino lehen baja eskatzen dutenek, matrikularen zenbateko osoaren %10a ordaindu beharko dute. Baja beranduago eskatuz gero, matrikularen % 100a ordaindu beharko dute.
Tarifa bereziak ez dira metagarriak izango eta ikasturtean zehar emandako alten kasuan ez dira aplikatuko.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
DibujoMatrikulaBerritzea 2026-27.pdf Ikusi | Jaitsi (267.0 KB) |
|
DibujoAltakIkasturtean 2026-27.pdf Ikusi | Jaitsi (236.3 KB) |