Eibarko Udala

Eskolako Agenda 2030

Udala Debegesarekin elkarlanean ari da Eibarko ikastetxeetan iraunkortasunerako hezkuntza sustatzeko Eskolako Agenda 2030aren garapenaren bidez. Proiektu honen helburu nagusia da ikasleek zuzenean parte hartzea Eibarko udalerriaren iraunkortasun hobekuntzaren garapenean, udalak aztertuko dituen proposamenak eginez.

Urtero, maiatzean, bilera bat egiten da udaletxean ikasleen eta zinegotzien artean, "pleno txikia" deitzen dena. Bertan ikasleek planteatutako proposamenen aurrean Udalak hartzen dituen konpromezuak esaten dituzte udal ordezkariek. Aurreko urteko "pleno txikian" hartutako neurrien betetze maila ere baloratzen da.

Aurten, iaz bezala, ezin izan da "pleno txikia" fisikoki egin ikasleen eta udal ordezkarien artean, hori dela eta udalak bideo bat grabatu du ikasleek eginiko proposamenei erantzuteko.

2019 - 2020 Ekoizpen eta kontsumo arduratsua (I)

2020 - 2021 Ekoizpen eta kontsumo arduratsua (II)