Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zarata

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren arabera, 10.000 biztanletik gorako udal guztiek egin beharko dituzte zarata-mapak. Zarata-mapa horri esker gauzatu ahalko da, ondoren, udal-lurrei eragiten dieten eta tokiko administrazioak garrantzizkotzat jotako fokuek dekretu honen aplikazio-eremuan sortzen duten zarata-mailaren ebaluazio orokorra. Beste alderdi batzuen artean, dauden eta etorkizunean eraikiko diren hiriguneen gaineko inpaktua aztertu beharko dute zarata-mapek.

Zer da zarata-mapa bat?

  • Aldez aurretik existitzen den edota zarata-indize bat oinarri harturik iragarritako zarata-egoera bati buruzko datuen aurkezpena da zarata-mapa. Bertan, besteak beste, honako hauek zehaztuko dira: indarreko mugarik gainditu den; eremu zehatz batean zarata jasaten duten pertsonen kopurua; edota eremu jakin batean zarata-adierazle baten maila jakin batzuk jasan ditzaketen etxebizitzen kopurua.
  • 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen, eta ondoren bost urtean behin, 10.000 biztanletik gorako udal guztiei dagozkien zarata-mapak egin eta onartu behar dira.
  • Helburuak:
  1. Lurralde baten kalitate akustikoa baloratzea. Afekzio-maila
  2. Ikuspegi orokorra ematen du. Beste hiri batzuekin konparatu
  3. Arrisku handiagoko eremuak eta gune lasaiak mugatzea
  4. Zuzenketa- eta prebentzio-neurriak hartzea EKINTZA PLAN bat egiteko (Zarata-mapa onartzen denetik urtebetera egin beharko da.)