Eibarko zarata-mapa (2011)
Hona hemen udalerriko emaitzen txostena eta zarata-mapak:
• Emaitzen txostena
• M1: Kaleetako bide-trafikoaren zarata-mapa. Gaueko aldia, Ln dB(A)
• M2: Errepideetako bide-trafikoaren zarata-mapa. Gaueko aldia, Ln dB(A)
• M3: Trenbideko trafikoaren zara-mapa. Gaueko aldia, Ln dB(A)
• M4: Trafiko totalaren zarata-mapa. Gaueko aldia, Ln dB(A)
• M5: Trafiko totalaren gatazka-mapa. Gaueko aldia, Ln dB(A)
• M6: Eremu lasaien proposamenen mapa. Gaueko aldia, Ln dB(A)
Azterlan honen arabera, udalerrian inpaktu handiena eragiten duten fokuak honako hauekin lotuta daude: hirigunea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duten kale nagusietako bide-zirkulazioarekin, errepideekin N-634 hiri-zatian eta AP-8 autobidean, eta baita trenbide-trafikoarekin ere, trenbidea hirigunearen erdigunetik igarotzen baita.
Ildo horretan, urte hauetan zarataren aurkako borrokan zuzenean laguntzen duten ekintzak egin dira, hala nola Eibarko hirigunearen hainbat eremu oinezkoentzat jarri eta ingurunea birgaitu da (espaloiak handitu, espaloiak birmoldatu, eraikinak kanpoaldetik hobetu), bidegorri-zatiak eraiki dira mugikortasun jasangarria sustatzeko, N-634 errepidearen saihesbidearen hirugarren fasea amaitu da, Eibar “30 km/h-ko Hiriak” ekimenera atxiki da, Europako Mugikortasun Astea ospatzen da garraio jasangarria sustatzeko, etab.
Kontuan hartuta kutsadura akustikoa kezkatzeko arrazoia dela herritarren artean, sor ditzakeen eragozpenengatik eta horiek osasunean izan ditzaketen ondorioengatik, Udalak lanean jarraitzen du zaratarekiko esposizioaren ondorioak saihestu, prebenitu eta murrizteko. Horrela, ingurumen-zaratari buruzko legerian (1) ezarritako eskakizunei erantzuteko, udal hau zarata-mapa eguneratzeko prozesuan murgilduta dago, eta, ondoren, kutsadura akustikoaren aurkako ekintza-plan bat eta babes akustiko bereziko eremuei dagozkien zonako planak egingo ditu.
(1) 2002/49/EE Zuzentaraua, giro zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzkoa; 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratari buruzkoa; 1513/2005 Errege Dekretua, legea garatzen duena, ingurumenaren zarataren ebaluazioari eta kudeaketari dagokienez; 1367/2007 Errege Dekretua, legea garatzen duena, zonakatze akustikoari, kalitate akustikoko helburuei eta zarata-igorpenei dagokienez; eta 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa.