Eibarko Udala

Enpresa eta ingurumena

2017an, Eibarko Udaleko Ingurumen Arloak proiektu bat jarri zuen martxan. Proiektu horren helburua zen ingurumeneko betebeharrak betetzeko garaian udalerriko industria-arloko enpresak zein egoeratan zeuden ezagutzea, ondoren, behin diagnostikoa eginda, ingurumeneko jardunbide egoki beharrezkoak ezartzea sustatuko luketen hobekuntza-ekintza bateratuak (udala eta enpresak) diseinatzeko.

Proiektuan parte hartu nahi izan zuten industria-arloko 39 enpresekin, txosten bat osatu zen. Bertan, egindako diagnostikoa bildu zen eta enpresa horiek euren jardueraren ingurumen-eskaera propioetara doitzeko ekintzak planteatu ziren.

2018. urterako planteatzen diren hobekuntza-ekintzen artean honako hauek daude:

  • Industria-arloko enpresentzako Legegintza-gida bat. Gida hori ingurumen-arloko legeria zenbateraino betetzen duten ebaluatzeko laguntza- eta kontsulta-dokumentu azkarra eta erraza da.
  • Doako prestakuntza-plana:
    • Ingurumenari lotutako lege-baldintzen inguruko ikastaroa.
    • IKS-eem aplikazioaren erabilerari buruzko ikastaro teorikoa eta praktikoa.
    • Ingurumen-kudeaketa sistemei buruzko ikastaroa.

Intereseko beste gida batzuk: