Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zerbitzuen karta

Eibarko Udaleko Ingurumen zerbitzuak, Hirigintza zerbitzuarekin batera, Hirigintza eta Ingurumen saila osatzen du.

Zerbitzu-karta honen bidez, eskaintzen ditugun zerbitzuak ezagutarazteaz gain, kalitatezko zerbitzu bat emateko ditugun konpromisoen berri ere eman nahi dugu.

Misioa

Ingurumen Zerbitzuaren helburu nagusia da Eibar herri ekologikoago bat izateko igarobidea sustatu eta bultzatzea, herritarren artean ingurumenari buruzko kontzientzia hedatuz eta sustatuz, eta ekintzak eginez herri eta inguru osasungarriago bat ahalbidetzeko, herritarren ongizatean eragingo baitu horrek. Ahaleginak egingo dira gure natura-ingurumena babesten eta eibartarren bizi-kalitatea hobetzen  lan egiteko. 

Bisioa

Herri jasangarriago bat lortzea, non herritarrek ingurumen-kontzientzia handiagoa izango duten.

  • Karbono gutxiko modelo energetiko baterako pausoak ematea eta klima-aldaketara egokitzeko bultzatzea.
  • Udalerriaren ingurumen-kalitatearen eta baliabideen gestioaren hobekuntzan aurrera egitea, ekonomia zirkularreko eredu batean oinarriturik.
  • Natura-ingurune eta hiri-ingurunearen gestio integral bat egitea, espazio degradatuak berreskuratzea bultzatuz.
  • Mugikortasun jasangarria bultzatzea, bai herri barruko joan-etorrietan bai herriartekoetan ere.
  • Gobernantza-eredu bat artikulatzea udalerriko ingurumen-politikak eta administrazioa ingurumen-irizpideetara egokitzeko sustatzeko.

Etorkizunari begira, espero dugu zerbitzua ezaguna izatea, herritarrengandik gertukoa, profesionala, efizientea, zeharkakoa eta gardena.

Balioak

Hauexek dira gura sailaren balioak:

  • Jasangarritasuna
  • Efizientzia
  • Zeharkakotasuna
  • Koordinazioa
  • Gardentasuna
  • Parte-hartzea
  • Errespetua
  • Zintzotasuna
  • Gertutasuna
  • Erantzukizuna

Arduradunak:

Arduradun politikoa: Jon Iraola Iriondo

Arduradun teknikoa: Vanesa Larrabide García

Zerbitzuaren arduraduna: Elena Juaristi Urdangarin

Intereseko datuak

Telefonoa: 943708408

Fax-a: 943708433

Helbidea: Eibarko Udala, 3. solairua - Untzaga plaza 1, 20600. Eibar.

Helbide elektronikoa: ingurumena@eibar.eus

Webgunea: https://www.eibar.eus/es/ayuntamiento/areas/medio-ambiente-1

Arreta-ordutegia:

Negua (urria-ekaina)

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 14:30
  • Astelehen arratsaldeetan: 16:15 – 19:15

Uda (uztaila-iraila)

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 13:30

 

GPS koordenatuak:

  • X= 542903.6300
  • Y= 4781635.3700