Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zerbitzuak

ZERBITZUA

ZEHAZTASUNAK

EIBARKO INGURUMEN PLANA EZARTZEA ETA JARRAIPENA EGITEA

  • Proiektuak egiten ditugu Ingurumen Planaren ildo estrategikoak osatzen dituzten ekintzak aurrera eramateko.
  • Ingurumen Ekintza Planaren betetze-mailaren jarraipena egiten dugu.

INGURUMEN HEZIKETA ETA SENTSIBILIZAZIOA

  • Ingurumen arloko ikastaro, tailer eta lehiaketak antolatzen ditugu.
  • Ingurumenaren inguruko sentsibilizazio-eta kontzientziazio-kanpainak egiten ditugu, jende orori eta bereziki eskoletako neska-mutikoei zuzenduta.
  • Agenda 21 eskola-programaren planifikazioan, diseinuan eta garapenean parte hartzen dugu, DEBEGESArekin koordinatuta

INGURUMEN IZAERAKO ESKAERA, KEXA ETA IRADOKIZUNAK KUDEATZEA ETA IZAPIDETZEA

  • Ingurumen-izaerako eskaera, kexa eta iradokizunak aztertu eta izapidetzen ditugu.
  • Udal sailekin lankidetzan dihardugu, ingurumenari buruzko eskaeren, kexen edota iradokizunen izapidetze zuzena bermatzeko.

HERRITARRENTZAKO INGURUMENARI BURUZKO INFORMAZIOA

  • Informazioa eskaintzen dugu ingurumen-araudiari buruz.
  • Informazio orokorra eskaintzen dugu herriaren ingurumen-gaiei buruz; horretarako, web-orriaren ingurumen-atala eguneratzen dugu.

HERRIKO INGURUMEN-KALITATEAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA

  • Jarduerei ingurumen-ikuskaritzak egiten dizkiegu.
  • Herrian egiten diren plan, programa edo proiektuen ingurumen-inpaktua kontrolatzen dugu.
  • Ingurumen-baimenak ematen ditugu.
  • Txosten teknikoak egiten ditugu.
  • Ingurumen babeseko eremuak kudeatzen ditugu.
  • Ingurumen-izaerako espedienteak izapidetzen ditugu.

UDALERRIAN ETA ADMINSITRAZIOAN NGURUMEN-POLITIKAK SUSTATZEA

  • Udalaren gainerako sailetan eta politiken diseinuan ingurumen-ikuspegia kontuan hartzea bultzatzen dugu.
  • Ondasunak eta zerbitzuak erosi eta kontratatzean ingurumen-irizpideak pixkanaka sartzea bultzatzen dugu.