Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Konpromisoak

KONPROMISOA

ADIERAZLEAK

  • Urtean gutxienez ingurumen arloko bi proiektu aurrera eramatea.
  • Ingurumen-proiektuen kopurua / urteko
  • Urtean gutxienez herritarrentzako ikastaro, tailer edo lehiaketa bat egitea. 
  • Herritarrentzako ikastaro, tailer, lehiaketa kopurua / urtean
  • Urtean gutxienez ingurumen arloko bi sentsibilizazio-kanpaina egitea, herritarrei zuzenduak oro har, eta bat Eskola Agenda 21 programan parte hartzen duten ikastetxeei zuzendua.   
  • Sentsibilizazio-kanpaina kopurua (herritar orori zuzenduak eta ikastetxeentzakoak) / urtean
  • Eskola Agenda 21 programaren Udal bilkuran ikastetxe guztiek aurkeztutako proposamenak aztertzea, eta urtean gutxienez haietako bost betetzea.
  • EA21 proposamenak (betetako kopurua) /urtean  
  • Ingurumen-eskaera, kexa eta iradokizunen % 50 izapidetzea gehienez ere 15 lanegunetan.
  • 15 lanegunetan edo lehenago erantzundako eskaera-kopurua 
  • Udaleko webguneko ingurumen atala eguneratzea gutxienez sei hilabetetik sei hilabetera.  
  • Webgunea zenbatero eguneratzen den / sei hilabetetik sei hilabetera
  • Urtean gutxienez lau erosketa edo kontratazio ingurumeneratzea (ingurumen-irizpideak sartzea)
  • Ingurumeneratutako kontratu kopurua / urtean<0}

 

Konpromisoen betetze-maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta, horretarako hainbat adierazle ezarri dira.  Gainera, erabiltzaileei inkestak banatuko zaizkie eskaintzen dugun zerbitzuaren inguruko iritzia ezagutzeko.  Datuak urtero jasoko dira eta hiru urtetik hiru urtera aztertu eta argitaratuko dira.   Ondorioak Ingurumen saileko batzordeetan eta dagokien erabiltzaileei jakinaraziko zaizkie.

Hartutako konpromisoak ez betetzeak konpentsatzeko neurriak 

Ingurumen saileko zerbitzuaren ez-ohiko arrazoiengatik Zerbitzu Kartan jasotako konpromisoak ezingo balira bete, sailak bidezkoak diren neurriak hartuko ditu lehenbailehen, pertsonei ez betetze horrek ahalik eta gutxien eragin diezaien.

Halaber, ez-betetze oro aztertu egingo da, bidezkoak diren neurriak hartuz eta etorkizunean halakoak errepika daitezen saihestuz.