Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Artxiboa

Artxiboa_2015
Eibarko Udal Artxiboa, mendez mende gure herriko udalak sortu dituen dokumentuek eta dohaintza bidez denboran zehar jaso diren beste hainbat dokumentuk osatzen dute. Hartara, Artxiboaren zeregina, Eibarko Udalak berak sortzen duen dokumentazioa batzean, zaintzean, antolatzean eta zabaltzean datza. Helburua ostera, dokumentazio hori zuen esku jartzea da, herritarren esku, ikerketarako, informazioa jasotzeko, dokumentuak aztertzeko edo administrazio kontuak argitzeko behar duzuenerako erabiltzea. Udal barruko zerbitzuek ere erabiltzen dute Artxiboa euren lanerako.
Artxiboa udala bera dagoenetik existitzen da, udalak bere jardun guztiak idatziz jaso behar izaten baitu, alde batetik, lekukotasun gisa, eta bestetik, informazio erara erabiltzeko. Artxiboaren inguruko lehen berria 1548ko akta baten topa dezakegu, "arca del conçejo de dos cerraduras" aipatzen baita, hau da, herriaren eskritura eta pribilegio guztiak gordetzeko erabiltzen zen kutxa.Udal artxiboa hauxe dugu:
  • Artxibo historikoa: 1409az geroztiko dokumentazio guztia du.
  • Artxibo nagusia: Udalak etengabe sortzen dituen espedienteak jasotzen ditu, administrazio-balioa dutenak.
2014-05-23Ezaugarri bi horiek kontuan hartuta, hiru bezero klase ditugu:
  • Bata: Administrazioa bera, hau da, espediente bila etortzen diren udal zerbitzuak; aurrekariak behar dituztelako, datu premia dutelako, tramitazio bati berrekin behar diotelako...
  • Hurrena, ikerlaria edo historia aztertzailea.
  • Azkena, herritarra, zu zeu, udalaren alderdi batzuei buruzko informazio bila zatozen hori edo administratu legez zuregan eragin zuzena duten gaien inguruko datu zehatz bila zatozen hori. Hala ere, datu horiek eskuratzeko, Artxiboak beti bete behar du datu-babesaren legeak dioena.

Aurkezpen bideoa ikusi