Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zerbitzu-karta

Udal Artxiboa udal administrazioa eratu zenetik (kontserbatutako lehen dokumentua 1409koa da) gaur egunera arte bere eskumenez baliatuz sortutako dokumentazioa kudeatzeaz, zaintzeaz, hedatzeaz eta eskuratzeaz arduratzen den zerbitzua da. Zerbitzu-karta honen bidez herritarrei gure zerbitzuen eta konpromisoen berri eman nahi diegu. Hori guztia, eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatea etengabe hobetzeko xedez.

Misioa

Artxiboaren misioa Eibarko Udalak sortutako dokumentazioa biltzea, kontserbatzea, antolatzea eta zabaltzea da, herritarren eskura jartzeko, ikerketa historikorako, informaziorako, azterketarako eta administrazio-gaiak ebazteko, bai eta udal zerbitzuek beren eginkizunetan erabiltzeko ere. Artxiboa Udala existitzen denetik existitzen da, erakundeak bere jardun guztiak idatziz jasota gorde behar izaten baititu, alde batetik, lekukotasun gisa, eta bestetik, informazio erara erabiltzeko.

Oro har, indarreko legeriak sarbiderako eskubideari ezartzen dizkion mugak izan ezik, Artxiboan gordetako dokumentazio guztia jende orok kontsulta dezake.

Bisioa

Herriko dokumentu-ondarearen kanpora begirako leiho izan nahi dugu, kalitatezko informazio egiaztatuarekin, herritarrei ingurune digital berrian sartu eta kontsultatzea aukera emango diena.

Balioak

  • Gardentasuna: Informazio argia eta objektiboa.
  • Egiazkotasuna: emandako datuen fideltasuna.
  • Berrikuntza: teknologia berrien hobekuntzaren aldeko apustua.
  • Eraginkortasuna: erantzunak azkar eta ahalik eta bizkorren ematea.
  • Gertutasuna: herritarren parte-hartzea bilatzea.  
  • Adeitasuna: adeitasunezko eta errespetuzko arreta.
  • Profesionaltasuna: zerbitzu azkarra eta eraginkorra.
  • Berdintasuna: tratu berdina, batere bereizketarik gabe.
  • Elebitasuna: bi hizkuntza ofizialak erabiltzea.

Arduradunak

  • Arduradun politikoa: Miguel de los Toyos Nazabal
  • Artxibko ardruraduna: Yolanda Ruiz Urbón

Hainbat datu     

 Bulego-ordutegia

  • Astelehena: 09:00-14:30 eta 16:15-19:15
  • Asteartetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara 

Udako ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara

Bisita gidatuak:

Bisita gidatua 943 708422 telefonoan hitzartu behar da. Egin daiteke, halaber, bisita gidatua egiteko erreserba-eskaera, behar bezala beteta, Pegoran Herritarrentzako Zerbitzu Bulegoan aurkeztuz, edo eskabide hori Artxibora posta elektronikoz bidaliz.

Planoa:

          

GPS koordenatuak:

X= 542903.6300

Y= 4781635.3700

Erlazionatutako atalak

Zerbitzuak

Konpromisoak

Erabiltzaileen eskubideak

Erabiltzaileen betebeharrak

Herritarrek parte hartzeko bideak

Araudia eta legeak