Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ego Ibarra Batzordea

Ego Ibarra batzordearen izena Eibar izenaren sustraian dago oinarrituta eta hauxek dira  bere lan-ildo nagusiak: Eibarko ondare historikoa eta kulturala aztertzea, berreskuratzea eta zabaltzea; oroimen historikoa lantzea eta ikerketa bultzatzea.

Batzorde honen sustraietan nahitaezkoa da herriko jendearen laguntasuna eta babesa, gure herria maite duen jende ororena edo historiarekiko zaletasuna duten pertsona guztiena. Azken finean, gure zeregina egitean baino gehiago eragitean baitatza.

Hona hemen Batzordeak duen jardunaren zazpi ardatz nagusiak:

  1. Argitalpenak hainbat formatutan kaleratzea: herriko ondarearen berri emateko eta ondarea jende orori ezagutarazteko.
  2. Erakusketak antolatzea: erakusketa bereziak, bertan sortu eta garatutakoak. 
  3. Ikerketa bultzatzea: ikerlariek herriko gauzen inguruan egindako lana. 
  4. Eibartarren Ahotan ahozko fondoa garatzea.
  5. Fondoak berreskuratzea.
  6. Ekitaldiak antolatzea.
  7. www.egoibarra.eus kudeatzea.

Ordutegia

Astelehena:
09:00 - 14:00 eta 16:30 - 19:00

Martitzenetik barikura:
09:00 - 14:00

Udako ordutegia:
Astelehenetik barikura:
09:00 - 13:30

  • Arduradun politikoa Francisco Javier Lejardi Galarraga
  • Idazkaria Begoña Azpiri Eguren
  • Helbidea Untzaga plaza, 1 - 2. solairua
  • Telefonoa 943-708423
  • Posta elektronikoa egoibarra@eibar.eus
  • Webgunea www.egoibarra.eus
Ego Ibarra