Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zerbitzuen karta

Sarrera:    

Zerbitzuen karta honen bidez eskaintzen ditugun zerbitzuak eta horiek aurrera eramateko hartzen ditugun konpromisoen berri eman nahi diegu herritarrei; eta, hau dena, zerbitzuaren kalitateari dagokionez, etengabeko hobekuntza lortzea helburu.

Misioa:  

Eibarko Udaleko Ego Ibarra batzordearen egiteko nagusia da herriaren oroimena lantzea, Eibarko ondare historikoa eta kulturala aztertzea, berreskuratzea eta hedatzea, eta herriaren eta herritarren arteko lotura indartzea; eta, horrez gain, herritar ororen ezagutza sendotzea eta herriaren kanpo-proiekzioan laguntzea. Izan ere, iragana ezagutzen duen herriak etorkizuna du-eta.

Bisioa:

Belaunaldiz belaunaldiko kultura-transmisioa sustatu nahi luke, herri-ondarearen ezagutza handiagoa izan dadin.  

  • Gura luke Eibarko ondare materiala nahiz ukiezina behar bezala zaintzea.
  • Gura luke herritarren, ikerlarien eta oroimenaren gaia jorratzen duten beste erakunde batzuen bilgune izatea.
  • Gura luke Eibar bizitzeko herri atsegina izatea, herriaren balioez jabetuta elkarri laguntzeko prest dauden herritarrez osatua. Galtzeko zorian dagoen ahozko ondare ukiezina eta ondare oro balioetsiko duen herria.

Balioak:

Ondoko balioak dira gure portaeraren eta jardueraren gidari:

  • Zintzotasuna: helburuak betetzeko orduan zuzen jokatzea, zorroztasunez eta zehaztasunez.
  • Erantzukizuna: hartutako konpromisoei eta erronkei erantzutea.
  • Efizientzia: proiektuak burutzeko orduan eraginkortasunez jokatzea.
  • Parte-hartzea: adituen eta herritarren iritziak eta ekarpenak kontuan izatea.
  • Auzolana: Eibarko norbanakoen eta elkarteen parte-hartzea, sustatzea eta lankidetzan aritzeko bitartekoak jartzea.
  • Berrikuntza: aukera berriak bilatzen aritzea.
  • Konpromisoa: inplikatzea abian jarritako ekimenetan.
  • Gardentasuna: helburuak eta ekintzak argi azaltzea.

Arduradunak:

  • Arduradun politikoa: Idoya Sarasqueta Aramburu 
  • Arduradun teknikoa: Begoña Azpiri Eguren
  • Arduradun juridikoa: Juan Agustín Villafranca Bellido, udal idazkaria
  • Aholkularia: Yolanda Ruiz Urbón, udal artxibaria

Hainbat datu:

Telefonoak: 943708421/23

Helbidea: Eibarko Udala, Untzaga plaza 1; 2. solairua - 20600 EIBAR

Helbide elektronikoa: egoibarra@eibar.eus

Web-orriawww.egoibarra.eus

Bulego ordutegia:

  • Urritik ekainera
    • Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00
    • Astelehen arratsaldeetan: 16:15-19:15
    • Ekainetik urrira
      • Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00

Kokapena:

GPS Koordenatuak:

X= 542903.6300

Y= 4781635.3700