- Kexak edo/eta iradokizunak egiteko orduan, bide ofizialak erabiltzeko eskubidea.
- Zerbitzuei buruzko informazio zuzena, argia eta gardena jasotzeko eskubidea.
- Antolatutako ekitaldiei buruzko informazioa sasoiz jasotzeko eskubidea.
- Ekitaldiak zein ordutan eta non izango diren jakiteko informazioa jasotzeko eskubidea; eta, aldaketarik baldin badago, aldaketa horien berri berehala jasotzeko eskubidea.
- Emandako datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatuta edukitzeko eskubidea.
- Tratu atsegina eta errespetuzkoa jasotzeko eskubidea.