Pegora
Leihatila bakarra duzu gestioak egiteko edo argibideak eskatzeko.
Udaletxeko beheko solairuan gauzkazu. Hartu-emanetarako telefonoak: 010 / 943-708400. Helbide elektronikoa: pegora@eibar.eus.
Bertara etorriz gero, hauek dira eskaintzen dizkizugun zerbitzu nagusienak:
- Informazioa eta orientazioa ematea.
- Udalari egindako eskaerak eta eskari-orriak erregistratzea.
- Beste administrazioetara bidalitako agiriak edo dokumentuak erregistratzea eta igortzea.
- Udal Erroldako inskripzioak eta bolanteak egitea.
- Hirigintzako lizentziak bideratzea.
- Beste lizentzia eta baimen batzuk bideratzea.
- Zergak eta tasak bideratzea.
- Dirulaguntzak bideratzea.
- Udalak egiten dituen kontratuetarako eskaintzak jasotzea.
- Ikastaroen matrikulak eta izen-emateak, lehiaketarakoak...
- Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak jasotzea.
Telefonoz deituz gero (010 / 943708400), hona hemen jaso ditzakezun zerbitzuak:
- Etxetik informazioa eta orientazioa jasotzea.
- Biztanleen Udal Erroldaren bolanteak eskatu eta zure etxean jasotzea, baita ordaindutako ordainaigiren frogagiriak eta udal tramiteak egiteko prestatutako orriak ere.
- Banku-helbideratzeak bideratzea.
- Helbide fiskala bideratzea.
- Lehiaketetan izenak ematea.
- Kexak eta iradokizunak etxetik egitea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, SAKATU HEMEN.
Ordutegia
Jendea hartzeko orduak:
- Astelehen eta asteazkenetan: 8:30 -19:00.
- Astearte, ostegun eta ostiraletan: 8:30-14:30.
Udan:
- Uztailaren 1etik irailaren 30era: 8:30-13:30.
010 / 943708400 telefonora deitzeko orduak:
- Astelehen eta asteazkenetan: 8:00-19:00.
- Astearte, ostegun eta ostiraletan: 8:00-15:00.
Udako sasoian:
- Uztailaren 1etik irailaren 30era: 8:00-14:00.
- Arduradun politikoa -
- Arduradun teknikoak Aroa Larreategi Carballo
- Helbidea Untzaga plaza, 1 - Beheko solairua
- Telefonoa 010 / 943708400
- Posta elektronikoa pegora@eibar.eus