Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zerbitzuen karta

Zerbitzu karta honek ezagutzera eman nahi ditu herritarrei ematen dizkiegun zerbitzuak eta ditugun konpromisoak zerbitzuen etengabeko hobekuntza bat lortzeko. Hori guztia, administrazio eraginkorrago, irisgarriago eta gertuagoko bat lortzeko xedez.

Misioa

Udal izapideen kudeaketari buruzko informazioa eta orientazioa ematea, baita Udalarekin hitzarmena duten beste administrazio batzuei buruzkoa ere, hori guztia zerbitzu integral baten bidez (hainbat bide erabiliz eta modu bateratuan) eta betiere herritarren jarduerak erraztea xede.

Bisioa

Erreferentziagunea izatea herritarrarentzat, administrazioari buruzko informazioa leku bakar batean bilduz.  Gero eta zerbitzu gehiago eskaintzea, kanal anitzeko plataforma bihurtuz, herritarren premiei adi, eta pertsonek pertsonentzat emandako zerbitzu batekin.

Balioak:

Gure eguneroko lana honako balio hauetan oinarritzen da:

  • Kalitatea: Etengabeko hobekuntza ematea.
  • Asertibitatea: modu argi, zintzo eta zuzenean komunikatzea.
  • Enpatia: herritarraren lekuan jartzea.
  • Berdintasuna: tratu berdina denei, batere bereizketarik gabe.
  • Profesionaltasuna: zerbitzu azkarra eta eraginkorra.
  • Gardentasuna: informazio argia eta objektiboa.
  • Elebitasuna: bi hizkuntza ofizialak erabiltzea.
  • Efizientzia: informazio osoa, zehatza eta eguneratua, ahalik eta azkarren ematea.
  • Proaktibotasuna:  herritarraren premiei aurrea hartzeko gaitasuna.

Arduradunak

Arduradun politikoa: Ana Telleria Echeverria

Arduradun teknikoa: Imanol Alberdi Arizmendiarrieta

Beste datu batzuk:              

Telefonoa:  010 / 943708400

Fax-a:  943708416

Helbidea:  Untzaga plaza 1. 

Helbide elektronikoa:  pegora@eibar.eus.

Webgunea:  www.eibar.eus

Bulego-ordutegia:

  • Astelehen, astearte eta asteazkenetan: 08:30 - 14:30 (goizez) eta 15:30 - 19:00 (arratsaldez)
  • Ostegunetan eta ostiraletan: 08:30 - 14:30
  • Udako ordutegia: (uztailaren 1etik irailaren 30era): 8:30 - 13:30

Telefono-arretaren ordutegia:

  • Astelehen, astearte eta asteazkenak: 08:00 - 19:00
  • Ostegunetan eta ostiraletan: 08:00 - 15:30
  • Udako ordutegia: (uztailaren 1etik irailaren 30era): 8:00 - 14:00

Iritsiera / Garraiobideak:

  • Trena: Euskotren, Ardantzako geltokia
  • Autobusa: Udalbus, Lurraldebus eta Bizkaibus. Geltoki hurbilenak: Ego-Gain, Untzaga eta San Juan.

 

GPS koordenatuak:

  • X= 542903.6300
  • Y= 4781635.3700