Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Erabiltzaileen eskubideak

  • Adeitasunez eta errespetuz tratatuak izatea, inolako bereizketarik gabe.
  • EAEko bi hizkuntza ofizialetan artatuak izatea.
  • Udalarekin harremanetan jartzeko bidea (aurrez aurre, telefono bide edo elektronikoki) aukeratzea (salbu eta bide elektronikoak erabiliz harremanak izatera behartuta badaude).
  • Arreta zuzena eta pertsonalizatua jasotzea.
  • Interesatu diren prozeduren tramitazio-egoera zein den edozein unetan jakitea.
  • Langile espezializatuen arreta jasotzea modu eraginkor eta efizientean.
  • Eskaera, idatzi eta jakinarazpenak aurkeztu izanaren justifikazio-ziurtagiriak eskuratzea.
  • Izaera pertsonaleko datuak babestuak izatea eta bereziki haien segurtasuna eta konfidentzialtasuna gordetzea.
  • Edozein eskaera, iradokizun, kexa edo esker ona formulatzea.