Eibarko Udala

Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza

Sailaren egitekoa Eibarko garapen ekonomikoa sustatzea da. Eibar bizitzeko, lan egiteko eta enpresen garapenerako erakargarria izan dadin, baliabideak eskaintzen ditugu eta proiektuak sustatzen ditugu, tokiko eragileekin elkarlanean. Udaletxeko 2. solairuan aurkituko gaituzu.

Ordutegia

Astelehenetik barikura:
09:00 - 14:00

Udako ordutegia:
Astelehenetik barikura:
09:00 - 13:30

Jarduera-fokuak:

Informazio gehiago:

Dirulaguntzak:

Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Sailak  hainbat  dirulaguntza  eskaintzen ditu:

  • Eibarko langabetuek edo enplegu-hobekuntza egoeran dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak aurrera eramateko
  • Enpresak lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko.
  • Enpresa-proiektu berriak garatzen laguntzeko
  • Enpresak lekualdatzen edo handitzen/modernizatzen laguntzeko.
  • Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko.

Indarrean dauden dirulaguntza guztiak bekak, dirulaguntzak eta laguntzak atalean argitaratzen dira.

  • Arduradun politikoa Vanesa Hortas Mojón
  • Arduradun teknikoa Ainhoa Romero Gallardo
  • Helbidea Untzaga plaza, 1 - 2. solairua
  • Telefonoa 943-708451
  • Posta elektronikoa ekonomia@eibar.eus
Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza