Eibarko Udala

Berrikuntza enpresetan

Sailak hainbat programa sustatu eta proiektuetan parte hartzen du, enpresetan berrikuntza bultzatzeko. Gainera, saila inguruko beste erakunde eta eragile batzuekin lankidetzan aritzen da berrikuntza sustatzeko, hala nola formakuntza-zentroekin, zentro teknologikoekin eta enpresekin, besteak beste.

Laburbilduz, sailaren helburu nagusia enpresetan eta enpresa-ingurunean berrikuntza sustatzea da, enpresen hazkundea eta lehiakortasuna sustatzen duen berrikuntza-ekosistema bat sortzen lagunduz.

Eibarko Industrien Ekosarea

Programak aholkularitza espezializatua ematen du, lehiakortasuna eta ingurumen jasangarritasuna bateratuz.

SPORTEK HUB 

Sportek Hub ekimenaren helburua kirol-industria lehiakorra bultzatzea da, teknologia-ekintzailetza eta berrikuntza sustatze aldera. Proiektu berriak, Startup-ak eta negozio-eredu berriak babesten dira enpresetan eta sektoreko eragileen artean. Sportek Hub espazio bat da, kirol-industriako eragile guztiak (enpresak, ekintzaileak, I+G+B eta  azelerazio eta inbertsio eragileak) batzen dituena.  Ekimenaren xedea da balio erantsi handiko kirol-industria bultzatzea, produktu eta zerbitzuetako inbertsioa sustatze aldera. Eibarko Udalak, BIC Gipuzkoak, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak, Donostiako Udalak, eta SD Eibar eta Real  Sociedad fundazioek babesten dute ekimena”.

 BPTD enpresa-elkarteari babesa ematea. BPTD enpresa-elkartea 2019ko maiatzean sortu zen, Debabarrena eskualdeko industria-enpresen talde baten ekimenez.Industria-ekosistema arina, lehiakorra eta erreferentea bultzatu nahi du zehaztasunaren esparruan, doitasunaren eta berrikuntzaren bitartez.

 Red Innpulso Sarea:  Zientzia eta Berrikuntzako Hirien Sarean (Red Innpulso Sarea) parte hartzea. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak sustatu eta kofinantzatutako proiektua "Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria" izendapena duten eta tokiko politika berritzaileen definizioan eta aplikazioan aurrera egin nahi duten udal guztien topagunea da. Eibarrek 2011tik du “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” izendapena.