Eibarko Udala

Enplegua, talentua eta formakuntza

Enplegu-programak:

Udalerriko hainbat eragilerekin elkarlanean (Azitaingo OLHUIArmeria Eskola Elkartea eta Debegesa besteak beste), enplegu-programak garatzen ditugu urtean zehar enpresen beharretara zuzenduak. Industria, zaintza eta ostalaritza sektoreetara zuzendutako programak garatzen dira nagusiki. Adibide gisa, hauek dira azken urteetan garatu diren programak:

  • Fabrikazio mekanikoa.
  • Pertsonak etxean zaintzeko garbiketa eta zaintza-lanak.
  • Ostalaritza eta sukaldaritza.
  • Eguzki-instalazio fotovoltaikoen instalazio eta muntaketa.

Talentua:

Cruz Irasuegui bekak: Lanbide Heziketako Eibarko zentroetako ikasleentzako nazioartekotze-bekak garatzeko .

Gazteak enpresan: Enpresa- eta gizarte-erronkei aurre egiteko egitasmoa, Armeria Eskola eta inguruko enpresekin elkarlanean.

Ikasenpresa azoka: Ikasenpresa Azoka Tknika-k (Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa, Hezkuntza Sailaren baitakoa) antolatzen duen ekimena da, Eibarko Udalaren laguntzaz.

Ikasenpresa azoka

Programaren helburuak:

  • Ikasenpresa bat sortzea, ikasleak jabetu daitezen ekintzaile izateak zer esan nahi duen.
  • Ikasleen gaitasunak garatzea, profesional onak izan daitezen: enplegagarriak, aktiboak, ekintzaileak edo euren lantokietan ekintzaile izan daitezen.
  • Ikasleak autoenplegua aukera ona dela jabetzeko sentsibilizatzea.

     

Uni Encounter: Uni Eibar-Ermuarekin elkarlanean teknologia berriekin lotutako jardunaldi sorta bat da. Jarduerak, funtsean, dibulgaziokoak eta teknikoak dira, baina alde ludikoa ere badute. Informatikaren munduan garrantzitsuak diren pertsonek eskainitako hitzaldiak antolatzen dira, bai eta tailer praktikoak eta sareko jokoen lehiaketak ere.

Inklusio-mahaia:

Sailak Debabarreneko eta Eibarko inklusio mahietan parte hartzen du hainbat eragilerekin batera enplegura begirako gaiak zehaztu eta bideratzeko.