Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zerbitzuen karta

Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Saila Eibarko Udalaren zerbitzu bat da, helburutzat duena udalerrian kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortzea eta sustatzea, Eibarko herritar guztien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko xedez. Horretarako, konpromisoa hartzen dugu zerbitzuaren kalitatea etengabe hobetzeko xedez egunero lan egiteko. Zerbitzu-karta honen bidez, eskaintzen ditugun zerbitzuak ezagutarazteaz gain, kalitatezko zerbitzu bat emateko ditugun konpromisoen berri ere eman nahi diegu herritarrei. 

Misioa

Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren egitekoa Eibarko garapen ekonomikoa bultzatzea da, ekintzailetzari, enpresari eta enpleguari lagunduz, betiere udalerrian aberastasuna eta gizarte-ongizatea sortzeko, tokiko eragileekin lankidetzatik. Ahalegina udalerriko tokiko garapenean laguntzera zuzenduta dago, enpresen dibertsifikazioa eta lehiakortasuna, eta pertsonen enplegagarritasuna eta kualifikazioa hobetzen lagunduko duten programak diseinatuz eta kudeatuz.

Bisioa

Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren bisioa da kalitatezko erreferente izatea garapen ekonomikoko politiketan eta ekintzaileari, enpresari eta enpleguari laguntzeko politiketan, kudeaketan mekanismo berritzaileak erabiliz, eta erreferente izatea bere jardueren gardentasunean.

Balioak

  • Gardentasuna:  helburuak eta ekintzak argi jakinaraztea.
  • Eraginkortasuna: erantzunak ahalik eta azkarren ematea.
  • Erantzukizuna: hartutako konpromisoei eta erronkei erantzukizunez erantzutea.
  • Izaera berritzailea:  gure jardunaren arlo guztietan berrikuntza-bideak bilatzea etengabe.
  • Profesionaltasuna: zerbitzu eraginkor bat eskaintzea.
  • Zeharkakotasuna: gainerako sail eta eragileekin koordinatu egitasmoak garatzeko, lankidetza sustatuz.

Arduradunak

  • Arduradun politikoa: Ana Telleria Echeverria
  • Arduradun teknikoa: Ainhoa Romero Gallardo

Hainbat datu:

 Planoa

 

GPS koordenatuak:

X= 542903.6300

Y= 4781635.3700

Erlazionatutako atalak:

Zerbitzuak

Konpromisoak

Erabiltzaileen eskubideak

Erabiltzaileen betebeharrak

Herritarrek parte hartzeko moduak

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak egiteko bideak

Araudia eta legeak