Erabiltzaileen eskubideak

  • Errespetuz, berdintasunez eta modu pertsonalizatuan tratatuak izatea.
  • Informazioa bi hizkuntza ofizialetan eta modu ulergarrian jasotzea.
  • Datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatua izatea, indarreko legeriari jarraituz.
  • Langile espezializatuen arreta jasotzea, modu eraginkor eta efizientean.
  • Egoki jotzen den edozein iradokizun, kexa, erreklamazio edo eskaera aurkeztea.
  • Egindako eskabide, idazki edo jakinarazpenen ziurtagiriak jasotzea.
  • Une oro bere izapideak zer fasetan dauden jakiteko eskubidea.
  • Konstituzioan eta legeetan jasotako beste eskubide batzuk.
  • Izapidetze elektronikora sarbidea izateko eskubidea.