Eibarko Udala

Lehen sektorea eta Errebal Plazia

Nekazaritza eta baserri mundua balioan jartzeko ekintzak eta kanpainak bultzatzea dugu helburu, hainbat programaren bidez:

  • BASARRIXA HURRETIK egitasmoa, Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Sailak eta Debemen Landa Garapen elkarteak sustatutako ekimena da.
    Basarrixa Hurretik

Programa hau Eibarko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3. ziklo (LH 5 eta LH 6) eta DBHko 1.zikloko (DBH 1 eta DBH 2) ikasleei zuzendua dago, eta, bertako balio ekonomiko, sozial eta kulturalaren ezagutzatik abiatuz, Eibarko ikasleak gure herriko landa-ingurunera hurbiltzeko bidea ematea du helburu, gazteei landa-inguruneko errealitatea hurbilduz eta baloreak transmitituz. Horretarako, aukera emango zaie ikasleei gure herriko lehen sektoreko jarduera ekonomikoak (nekazaritza, abeltzantza eta basogintza), emakumeak historian zehar baserrian izan duen eginkizun garrantzitsua, eta kalitatezko elikagaiak ekoiztu eta zuzenean saltzen dituzten baserritarrak bertatik bertara ezagutzeko, bereziki diseinatutako ibilbide eta tailerren bitartez.

  • Errebal merkatua biziberritu: 2 negozio berri zabaldu dira: Basagunea  eta Txutxiplum.

  • Urtean zehar hainbat azoka antolatzen dira:
    • Lore Azoka
    • Azoka Ekologikoa

  

Lore azoka
Azoka ekologikoa