Eibarko Udala

Turismoa

MADE IN EIBAR

  • Eibarko turismo-estrategia definitzeko lehen urratsak egiten ari dira Udalean. Helburua da eskualdearekin lerrotua dagoen eta herriko balioekin bat datorren estrategia bideratzea.
  • Eibarko ondare industrialaren mapa turistikoa kaleratu da: Mapak hiri armaginaren industria-ondare aberatsa islatzen du eta haren industria-arkitektura berezia eta bakana. Helburua da, bisitariak erakartzeaz gain, hiriaren ondare industriala aintzat hartzea eta balioestea. 
  • Ondare industriala (Egoibarra): Eibarko industria-ondarearen katalogoa.
  • Armagintzaren museoa: Museoaren ardatz nagusia arma-bildumak eta Eibarren egindako produktuek (bizikletak, motorrak, josteko makinak) osatzen dute. Helburu nagusia da arma-tradizio handiko herri baten memoria historikoa eta industria-ondarea gordetzea eta zabaltzea, eta bisitariari XIV. mendetik gaur egunera arte Eibarko industriak izan duen historiaren bilakaera ezagutaraztea, horretarako presatutako ibilbide bat eskainiz.
  • Bisita gidatuak: Herriaren ondare historiko eta kulturala balioan jartzea eta eskaintza turistiko bat sortzea du helburu, Aste Santuan eta udan izaten dira.
  • Informazio gehiago