Ekintzailetza-ekosistema
“Enpresa-hazitegiak”: Eibarko Udalak 3 enpresa-inkubagailu ditu Azitaingo industrialdean:-
- Tekniker: Teknikerren instalazioetan kokatutako enpresa-inkubagailua oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak hartzeko da.
- Debegesa: Debegesako instalazioetan kokatutako enpresa-inkubagailua industriari lotutako proiektuak hartzeko da
- Eibargunea: Azitaingo industrialdean dagoen enpresa-inkubagailua zerbitzu sektoreko proiektuak hartzeko da.
- Informazio gehiago
- Ekintzaileei laguntza: Eibarko Udalak, DEBEGESArekin batera, ekintzaileei laguntzeko 3 programa eskaintzen ditu, negozio baten garapen-prozesuko hainbat unetan sortzen diren premiei erantzuteko.
HELDU!, EHUNDU eta MAKE IN programei esker, ekintzaile guztiek jaso dezakete laguntza, haien proiektua edozein fasetan egonik ere.
-
- HELDU! programa egokia da hasierako fasean dauden proiektuentzat. 100 ordu baino gehiagoko prestakuntza espezializatua, aholkularitza aditua eta tutoretza pertsonalizatua eskaintzen ditu, enpresa-ideia zehaztera bideratuak.
-
- MAKE IN industria-azelerazioko programa bat da, startup edo enpresa-ekimen berriak merkatuarekin lotzea sustatzen duena, Debabarrenean jarduera ekonomiko berria sortze aldera.
Lehen bi programak Eibarko Udalak soilik finantzatzen ditu, eta udalerrian proiektua garatzeko interesa duen edonori zuzenduta daude. Hirugarrena eskualde-mailakoa da.
Liburuxka honetan eskuragarri, programa bakoitzaren inguruko informazio xehatua:
- Toribio Echevarria sariak: Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak urtero sustatzen dituzte sari hauek, ekintzaileen lana aitortzeko eta ekintzailetza berritzailea eta enpresa-proiektu berrien sorrera bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, SPRIrekin eta ekintzailetza ekosistemako beste eragile batzuekin lankidetzan. https://toribioechevarria.com/