Eibarko Udala

Obrak

Obren Unitatea Udaletxeko 3. solairuan duzu.

Haren zeregin nagusia udal sustapeneko obrak kudeatzea da, eta hauek ditu lan ildo nagusiak:

  • Udalerrian irisgarritasuna hobetzea.
  • Eremu publikoak berriro urbanizatzea.
  • Kirol eta kultur instalazioak sortzea.
  • Eraikin publikoak berritzea.
  • Eraikuntza berriko obretako bideak egitea eta kaleko bideak eta landa bideak mantentzea.

Horretaz gainera, beste zeregin batzuk ere betetzen ditu:

  • Urbanizazio pribatuak edo beste administrazio publiko batzuenak gainbegiratzen ditu, amaitutakoan Udalaren esku geratzen direnak.
  • Jabari publikoan egiten diren obra pribatuak gainbegiratzen ditu.
  • Beste administrazio publiko batzuen proiektuetan parte hartzen du.

Ordutegia

Astelehenetik barikura: 09:00 - 14:00

Udako ordutegia

Astelehenetik barikura: 09:00 - 13:30

  • Arduradun politikoa Pedro Escribano Ruiz de la Torre
  • Arduradun teknikoa Ander Gurrutxaga Odriozola
  • Helbidea Untzaga Plaza, 1 - 3. solairua
  • Telefonoa 943-708407
  • Posta elektronikoa obrak@eibar.eus
Obrak