Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020: Amaitutako obrak

Landa-bideetan zoladura birjartzea

2020an, landa-bideetan zoladura berritzeko hiru jarduketa egin dira:

Mandiola bailarako Pagaegikorta, Gisasola eta Iturraolabeletxe baserrien arteko adarrean zoladura birjartzea

Enpresa esleipenduna: ELORRI 3000, S.L.

Aurrekontua: 38.271,55€

Obrak egiteko epea: 2020ko otsailaren 4tik 24ra.

Hormigoizko landa-bideak konpontzea

Proiektu horren barruan sartzen dira:

  • Agiñaga bailarako Agiñagako San Migel parrokiarako Oregizar baserriaren adarra
  • Mendibil baserriaren eta Larrañeta baserriaren arteko bidegurutzearen adarra, Agiñaga bailarako Iteriaga baserrian.
  • Gorosta bailarako Krabelin parajera doan Gorostaazpikoa baserriko adarra.
  • Arrate bailarako Azitain auzora doan Lezetaabeletxe baserriaren adarra
  • Loiolaabeletxe baserriaren adarra Pagutzi parajera, Otaola bailaran
  • Mandiolagainekoa baserritik Arrate Biderako adarra, Mandiola bailaran
  • Nagiorbe baserriaren adarra Gorosta bailarako Agirreazpikoa baserriaren bidegurutzean

Enpresa esleipenduna: BERMEOSOLO, S.A.

Aurrekontua: 176.502,90€

Obrak egiteko epea: 2020ko apirilaren 20tik uztailaren 7ra.

Bideak konpontzea Mandiola bailaran eta Arrate bailaran

Mandiola bailarako Gaztelu baserrirako bideak eta Arrate bailarako Usartza bidea sartzen dira.

Enpresa esleipenduna: BERMEOSOLO, S.A.

Aurrekontua: 36.913,20€

Obrak egiteko epea: 2020ko maiatzaren 11tik ekainaren 1era.



Matxariaren atzeko espaloia

1,55 m-ko zabalerako espaloi bat sortu da, Matxaria 2 zenbakiaren atzealdean dagoen zabalgunearen amaieraraino iristen dena. Sartzeko bidean dagoen espaloia ere 1,55 m-raino handitu da.

Gureak tailerrerako sarbidean, dagoen arrapalaren ordez, arrapala berri bat jarr da, altzairu galbanizatuzko baranda eta altzairu herdoilgaitzezko eskudela dituena.

Enpresa esleipenduna: ASFALTADOS Y CONSTRUCCIONES MORGA, S.L.

Aurrekontua: 68.694,92€

Obrak egiteko epea: 2020ko uztailaren 24tik urriaren 9ra





Igogailua Tiburtzio Anituan

Hiri-igogailu bat jarri da Tiburtzio Anitua eta Karlos Elgezua kaleen artean. Igogailuak 13 pertsonentzako karga du, eta 20,55 metroko ibilbidea, hiru geratokirekin.

Egitura altzairu herdoilgaitzezko, Corten altzairuzko, eta beirazko dorre bat da. Hormigoizko oinarria du eta metalezko egitura duten bi pasarela.

Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U. 

Aurrekontua: 681.488,75€

Obrak egiteko epea: 2019ko apirilaren 1etik 2020ko martxoaren 3ra.






Igogailua eta pasabide publikoa Txonta kalean

Hiri-igogailu bat jarri da Txonta kalean, Galizia pasealekura doan 44. zenbakiaren ondoan. 14,10 metroko ibilbidea du eta bi geratoki. Egitura altzairu herdoilgaitzezko, Corten altzairuzko eta beirazko dorre bat da, hormigoizko oinarria duena, eta 31,15 m2-ko gainazala duen pasarela bat.

Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U.

Aurrekontua: 363.932,32€

Obrak egiteko epea: 2019ko urriaren 21etik 2020ko ekainaren 12ra



Asfaltatze-lanak

Asfaltatze lanak egin dira Armagin, Bista Eder, Bidebarrieta, Urki, Urki Kurutzekua, Polonia Etxebarria, Untzaga plaza, Elgetarako Errepidea kaleetan eta Iturburuko Ikastolarako sarbidean.

Enpresa esleipenduna: EXCAVACIONES Y TRANSPORTES ORSA, S.L.

Aurrekontua: 239.301,65€

Obrak egiteko epea: 2020ko ekainaren 22tik abuztuaren 20ra.



 

Urkizu Pasealekuko 11 dorreko saneamendua udal-saneamendu sarearekin lotzea

Urkizu pasealekuko 11. dorreko saneamendu-sarea sare orokorrera konektatu da, kolektore zintzilikatuen eta zorrotenen sare berri baten bidez, eta dorretik ekialdera doan udal-saneamendu-kolektorera eraman dira.

Enpresa esleipenduna: UGAO INSTALACIONES, S.L.

Aurrekontua: 75.162,00 €

Obrak egiteko epea: 2020ko otsailaren 10etik ekainaren 10era


Ezpondei eustea Azitain industrialdean

ABC, Egasca eta Iris Chains enpresek Azitain industrialdean okupatutako lurzatietako ezpondetan pantaila dinamikoak eta sare bulonatuak jarri dira, ezpondetatik eroritako harri-zatiak enpresen atzealdera eror ez daitezen.

Enpresa esleipenduna: TECNICOS EN ESTABILIZACIONES E INYECCIONES, S.A. (TESINSA)

Aurrekontua: 442.084,80€

Obrak egiteko epea: 2020ko abuztuaren 7tik azaroaren 27ra



Irisgarritasuna hobetzea San Juan kaleko 9ra sartzeko plazan

Ardantzako igogailu publikoan aldaketa bat egin da, eta beste geratoki bat sortu da, San Juan plazako 9. zenbakira irtengo dena.

Horrela, plazarako eta eraikinerako irisgarritasuna hobetu egin da.

Plaza ere berrurbanizatu egin da, eta lehendik dagoen galtzadarriaren ordez granitozko baldosazko zoladura bat jarri da San Juan kaleko 9. zenbakira sartzeko plazan.

Enpresa esleipenduna: EXCAVACIONES Y OBRAS DE DIEGO, S.L.

Aurrekontua: 90.627,74€

Obrak egiteko epea: 2020ko otsailaren 3tik ekainaren 16ra.


Pasarela berria Azitaingo geralekuan

Ego ibaiaren gainean zegoen pasarela zaharrak (Barrena kaleko 21. zenbakiaren parean) aldapa bat zuen lehen baoaren hasieran, % 20tik gorakoa, eta irisgarritasun-araudia ez zen betetzen.

Hasiera batean, pasarelak sarbidea ematen zuen erabilera murriztuko ezkerraldeko eremu urbanizatu batera. Azitaingo geralekua eraiki ondoren, nabarmen handitu da pasarelaren erabilera.

Horregatik, pasarela berri bat jarri da, leku berean, zubi-pilarea eta estribuak aprobetxatuz. Pasarelaren oinplanoa zuzena da, eta altxaerak arku-bao bat eta bigarren bao zuzen bat ditu. Pasarelaren neurriak hauek dira: 31,40 m-ko luzera eta 3,09 m-ko zabalera.

Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U.

Aurrekontua: 352.125,62€

Obrak egiteko epea: 2019ko azaroaren 5etik 2020ko martxoaren 3ra



Pasabide goratuak

Eibarko udalerriaren barruan zirkulazio handiko inguruetan, zebra-bideek Irisgarritasun Araudia betetzen ez dutenean, gaur egun dagoen arazoari irtenbidea emateko asmoz, oinezkoen ibilbide batuzetan mugikortasun iraunkorreko jarduketak egin nahi dira, Eibarko kaleetako oinezkoentzako pasabide batzuetan zebra-bidea espaloi-mailara igoz.

Enpresa esleipenduna: BERMEOSOLO, S.A

Aurrekontua: 332.145,23€

Obrak egiteko epea: 2019ko urriaren 7tik 2020ko martxoaren 16ra

Bittor Sarasketako pasabide goratua


Aurreko proiektuaz gain, eta Orbea Haurreskolako guraso ikasleek eskatuta, Bittor Sarasketa kalean pasabide goratu bat eraiki zen, Urkizu pasealekutik Haurreskolarako irisgarritasuna hobetzeko.

Enpresa esleipenduna: CONSTRUCCIONES LASUEN, S.A.

Aurrekontua: 9.365,45 €

Obrak gauzatzeko epea: 2020ko ekainaren 29tik irailaren 10era

Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du jarduera hori, hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko laguntza-programaren barruan (IRISGARRITASUNA 2020).

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 3.870,02 €

Migel Aginagan dagoen Udal Brigadaren lokalaleko estalkiaren forjatuaren egitura konpontzea

Migel Aginaga kaleko lokalaren estalkiko habeak eta forjatuak osatzen dituzten elementuen egitura konpondu da, oxidazio-mailaren ondorioz narriadura-prozesu aurreratu batek kaltetuta baitzegoean.

Enpresa esleipenduna: ORION REPARACIÓN ESTRUCTURAL, S.L.

Aurrekontua: 47.238,72€

Obrak egiteko epea: 2020ko irailaren 15etik azaroaren 10era