Zerbitzu-karta
Misioa
Obra Sailaren eginkizun nagusia da udal sustapeneko obrak aurrera eramatea, honako helburu hauekin:
- Hiri-inguruneak eta irisgarritasuna hobetzea.
- Kirol-ekipamendu eta ekipamendu soziokultural berriak egitea.
- Udal eraikinetan eta ikastetxeetan eraberritze-obrak egitea.
- Bide publikoan eta baserri-bideetan zolatze- eta asfaltatze-lanak egitea.
Halaber, obra publikoa garatzen duten beste instituzio edo erakunde batzuekin koordinatuta lan egiten dugu: saneamenduaren eta edateko uraren sareetako obrak, errepideetako eta bidegorrietako obrak, trenbide-sarearen bikoizketa eta obra hidraulikoak.
Jabari publikora igarotzen diren sustapen pribatuko obren jarraipena egiten dugu; baita bizitegi- eta industria-eremuetako urbanizazioen jarraipena ere.
Bisioa
Obra publikoen bidez, herritarren bizi-kalitatea hobetzea.
Gure orografia gorabehera, herri irisgarriago bat lortzea, herri-ingurune atseginekin eta aisialdirako guneekin. Herri bat nahi dugu, herritarrentzako gizarte-, kultura- eta kirol-ekipamendu nahikoak izango dituena eta baita herriaren industria-garapenerako espazioak ere.
Balioak
- Profesionaltasuna – Zerbitzu eraginkorra eskaintzea
- Erantzukizuna – Ditugun konpromisoei erantzutea.
- Gardentasuna – Helburuak eta ekintzak argitasunez ezagutaraztea, eta informazio argia eta ulergarria eskaintzea.
- Gertutasuna – Adeitasunezko arreta pertsonalizatua.
- Parte-hartzea – Eibartarren iritziak eta ekarpenak aintzat hartzea.
Arduradunak
- Arduradun politikoa: Jon Iraola Iriondo
- Arduradun teknikoa: Sabas Bedialauneta Arrizabalaga
Hainbat datu:
- Telefonoa: 943708407
- Helbidea: Untzaga plaza 1, 20600, Eibar.
- Helbide elektronikoa: obrak@eibar.eus
- Web-orria: https://www.eibar.eus/es/ayuntamiento/areas/obras
Bulego-ordutegia:
Negua (urria-ekaina)
- Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 14:30
- Astelehen arratsaldeetan: 16:15 – 19:15
Uda (uztaila-iraila)
- Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 13:30
Planoa
GPS koordenatuak:
X= 542903.6300
Y= 4781635.3700