Eibarko Udala

2021: Amaitutako obrak

Funtzio anitzeko eraikina eta Errebal kultura-ekipamendua

Eraikinak sotoko bi solairu, beheko solairua, lehen solairua eta bigarren solairua ditu, eta honela deskribatzen da:

2. sotoa emakida bidez irekitako 100 garaje-plaza, 24 trasteleku, makinentzako gelak eta erreserba-espazio bat dituen solairua da.

1. sotoan 91 garaje-plaza daude, txandaka irekiak, komunetarako gune bat, ordainbideetarako gune bat, kontrol bat, makinentzako gelak eta udal-biltegirako gune bat.

Beheko solairuaren maila hiru fatxadatara irekitako espazio balioaniztun batek osatzen du; altuera hirukoitza du, estalki bat zati garden batean, eta, bertara, ipar-mendebaldean kokatutako lehen eta bigarren solairuetako gelak iraultzen dira. Agertokia, harmailak, arkupea, kamerinoak, komunak eta udal-biltegia ditu; azokarako gune bat ere badu, karga-jasogailuarekin barrutik konektatutako zazpi salmenta-postu finkorekin, aldagelekin eta biltegi batekin; programa osatzeko, sukaldea eta biltegia dituen kafetegi bat eta dagozkion komunak ditu, merkatuarekin edo kanpoaldearekin zuzenean kontaktuan.

Lehenengo solairuaren maila bi zatitan bana daitekeen espazio unitarioa da:

  • Erabilera anitzeko gela bat, komunak, biltegia eta sukaldea dituena.
  • Balio anitzeko beste areto bat


Bigarren solairuaren mailan erabilera anitzeko gela bat dago, komun-nukleo batekin; gela txiki bat ere badu instalazioetarako.

Eraikinaren bi aldeetan bi igogailu daude, Errebal kalea Muzategi kalearen beheko aldearekin eta Merkatu kalea Muzategi kalearekin lotzen dutenak.

Funtzio anitzeko eraikina eta Errebal kultura-ekipamendua

Enpresa esleipenduna: DRAGADOS, S.A.

Aurrekontua: 2.243.203,39€

Obrak egiteko epea: 2016ko otsailaren 1etik 2017ko abendura (kontratua desegitea)

Funtzio anitzeko eraikina eta kultur ekipamendua Errebal - Eraberritua

Enpresa esleipenduna: UTE EDIFICIO ERREBAL (IZA-CAMPEZO)

Aurrekontua: 6.256.503,54€

Obrak egiteko epea: 2019ko apirilaren 30etik 2021eko uztailaren 7ra

Aurrekontua guztira: 8.499.706,93€

 

Errebal kaleko urbanizazioa handitzea

Arragueta kalearen zati bat birzolatu da, Errebal kalearen amaieratik Arikitzaraino, koexistentzia-gunearekin jarritzeko asmoz. Horretarako, espaloiak handitu dira, gutxienez 2 metroko zabalera utziz. Espaloiaren kota berean utzi da galtzada. Espaloiak granitozko lauza urdin ilunez zolatu dira, eta galtzada asfalto inprimatuz.

Enpresa esleipenduna: CONSTRUCCIONES OTEGUI GAZTAÑAGA, S.L. 

Aurrekontua: 146.802,09€

Obrak egiteko epea: 2021eko maiatzaren 10etik abuztuaren 10era.

 

"Arrateko Andra Mari" HLHIko patioan harmailarteko hormigoi armatuzko eskailera

Kirol-guneko harmailen erdialdean eskailera berri batzuk egin dira, gaur egungoen osagarri (harmailen mutur batean daude). Eskailera horiek kirol-kantxen eta goiko patio estaliaren arteko komunikazioa hobetzen dute, hortik sartzen baita Eibarko Arrateko Andra Mari HLHI osatzen duen eraikinera.

Gainera, egungo eskailerak EKTra egokitu dira, eskudel eta baranda berriak jarriz, eta harmailen beheko aldeko hormigoizko egitura indartu da.

Enpresa esleipenduna: CORYD, S.L.

Aurrekontua: 59.202,33€

Obrak egiteko epea: 2021eko uztailaren 8tik 2021eko irailaren 9ra



Errebal kaleko zoladura

Errebal kalea berriz zolatu da, koexistentziagko guneak sortzeko eta oinezkoentzako konexioa hobetzeko irizpidearekin. Horretarako, espaloiak kalearen bi aldeetan zabaldu dira, gutxienez 2 metroko zabalera utziz. Espaloiaren kota berean utzi da galtzada. Espaloiak granitozko lauza urdin ilunez zolatu dira, eta galtzada asfalto inprimatuz.

Enpresa esleipenduna: CONSTRUCCIONES OTEGUI GAZTAÑAGA, S.L.

Aurrekontua: 760.669,30€

Obrak egiteko epea: 2020ko uztailaren 20tik 2021eko martxoaren 26ra.

Jarduera hau Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du, hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko laguntza-programaren barruan (IRISGARRITASUNA 2020). Dirulaguntzaren zenbatekoa: 118.529,28 euro.