2019: Amaitutako obrak

Iparragirre kalean oinezkoen joan-etorria hobetzeko eta Saratsuegirekin lotzeko, espaloi-tarte berri bat eraiki da 7 eta 9 zenbakien artean, 2,5 metroko zabalerakoa eta pasabide goratu banatan amaitzen dena. Ibilbideak barandak ditu.

AP-8ko zubiaren azpiko zabalgunean 20 plaza dituen aparkalekuaren erabilera finkatzeko obrak egin dira: aparkalekuak itxitura bat izango du 2,00 metroko altuera duen hesi metaliko batekin. Argiztapen-instalazioa berriztu egin da, LED lanparak jarrita.

Enpresa esleipenduna: ASFALTADOS Y CONSTRUCCIONES MORGA, S.L.

Aurrekontua: 157.938,82€

Obrak egiteko epea: 2019ko ekainaren 26tik abenduaren 17ra



Julian Etxeberria eta Jardiñeta kaleen arteko igogailua

Julian Etxeberria kalea Jardiñetarekin lotzen duen igogailua jarri da. Horrekin batera, Aldatze kalea urbanizatu da, etxebizitzen igogailutik Itzioraino.

Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES, EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U.

Aurrekontua: Igogailua:  617.855,42€ . Urbanizazioa:  290.825,09€

Obrak egiteko epea: 2018ko ekainetik 2019ko apirilaren 19ra






Bidegorria Berdintasunaren Pasealekuan, Tiburtzio Anitua kalearen ondoan

Bidegorri bat sortu da Berdintasunaren pasealekuan zehar, Amaña auzoan, Legarre kalerantz doan zatiarekin lotuz. Pasealekuko hormigoi inprimatuaren akabera ere hobetu da, hondatuta baitzegoen.

Enpresa esleipenduna: CAMPEZO OBRAS Y SERVICIOS, S.A.

Aurrekontua: 362.607,53€

Obrak egiteko epea: 2019ko apirilaren 1etik abuztuaren 5era



Sakunetik Itzio ikastetxerainoko bidea

Sakuneko pasealekua Itzioko ikastetxearekin lotzen duen bide bat eraki da, 44,5 metro luze eta 2 metro zabalerakoa, pasealekuaren gainerakoa bezala; hormigoi inprimatuz egina dago, egurrezko oholak imitatuz.

Bide horri esker, Itzioko instalazioak erabiltzen dituzten Institutuko ikasle-irakasleak modu azkar eta erosoan sartu ahal izango dira.

Enpresa esleipenduna: CONSTRUCCIONES ARTZAMENDI, S.A.

Aurrekontua:  74.367,07€

Obrak egiteko epea: 2019ko uztailaren 3tik urriaren 30era



Fermin Calbeton kalean koexistentziako gunea sortzea

Fermin Calbeton kaleko 17 eta 26 zenbakien artean koexistentziarako gune bat sortu da, Plaza Barria kalean dagoenari jarraipena emanez.

Saltokietako espaloia handitu egin da, 2,70 metroko zabalera lortzeraino, eta zirkulazio-erreiaren zabalera murriztu egin da. Gainera, galtzada eta espaloia kota berean geratu dira, eta horrek oinezkoentzako bidea erraztuko du. Espaloiak granitozko baldosaz zolatu dira, eta galtzada, berriz, asfaltozko aglomeratu batez, adokin erakoa formarekin.

Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U.

Aurrekontua:  274.788,29€

Obrak egiteko epea: 2019ko uztailaren 20tik azaroaren 14ra



Astelena pilotalekuko bizitegi-moduluaren egitura finkatzea eta fatxada zaharberritzea

Eraikina egoera txarrean zegoela kontuan izanik, honako lanak egin dira: bizitegi-moduluaren bolumena hustu, egitura finkatu eta fatxada zaharberritu, kanpoko arotzeria berria jarri eta multzoa margotu, jatorrizko tonuak berreskuratuz.

Egoitza-moduluaren irisgarritasuna hobetzeko, komunikazio bertikaleko gunean toki bat hutsik laga da igogailu bat jartzeko.

Enpresa esleipenduna:  CONSTRUCCIONES ARTZAMENDI, S.A.

Aurrekontua:  714.701,55€

Obrak egiteko epea:  2018ko ekainaren 26tik 2019ko ekainaren 13ra.


Karpa baten instalazioa "Eibarko plazia" eraikinean

Baserritarrek eguneroko salmenta-postuetan duten egoera hobetzeko asmoz (Rialtoko zinema zaharra), karpa motako behin-behineko instalazio bat egin da, erresistentzia handiko aluminiozko egitura baten bidez, bi isurkiko estalkiarekin eta lonazko itxitura perimetralarekin, albo garden bat izan ezik, postuak kanpotik ikusteko.

Enpresa esleipenduna: EXCAVACIONES Y OBRAS DE DIEGO, S.L.

Aurrekontua: 47.912,94€

Obrak egiteko epea: 2019ko irailaren 2tik urriaren 14ra



Pagaegi kaletik Jardiñeta kalerako oinezkoentzako irisgarritasuna hobetzea

Pagaegi kaletik Jardiñeta kalerako oinezkoentzako irisgarritasuna hobetzeko, beste arrapala bat egin da Muzategi eta Ibargain artean dagoen oinezkoentzako komunikazioaren hormari atxikita. Arrapala hau Pagaegi-Ibargain izkinaren parean hasten da eta kiosko zaharraren ondoko oinezkoen pasabidea lotzen du.

Eskuineko espaloia ere handitu egin da Pagaegi kaleko igoeraren noranzkoan, eskaileren ondoan arrapala bat jartzeko.

Gainera, espaloia luzatu egin da Ibargaineko eskaileren ondoan.

Enpresa esleipenduna: EXCAVACIONES Y OBRAS DE DIEGO, S.L.

Aurrekontua: 224.741,66€.

Obrak egiteko epea: 2019ko maiatzaren 20tik azaroaren 6ra



Miguel Aginaga plaza publikoaren zoladura

Plaza publikoa eraberritu egin da, pendizak hobetu dira, iragazgaiztu egin da, euri-urak bildu dira, eta abar.

Aparkalekua ordenatu egin da, eta aprobetxatu da saneamendu- eta hornidura-sistema hobetzeko, Gipuzkoako Urak entitatearekin egindako hitzarmenaren bidez.

Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURA, S.A.U.

Aurrekontua: 193.660,23€

Obrak egiteko epea: 2019ko maiatzaren 13tik irailaren 11ra.



Arrapalak Bidebarrietan

Oztopo arkitektonikoak kentzeko, Bidebarrieta kaleko 19. eta 21. atarietara sartzeko bi arrapala egin dira.

Enpresa esleipenduna:  CONSTRUCCIONES ARTZAMENDI, S.A. 

Aurrekontua: 85.537,83€

Obrak egiteko epea: 2018ko urriaren 17tik 2019ko martxoaren 13ra.




Asfaltatze-lanak

Asfaltatzea Azitaingo industrialdean

Azitain industrialdeko galtzada asfaltatu da, 1 eta 4 zenbakien artean.

Empresa esleipenduna: YARRITU, S.A.

Aurrekontua: 132.958,18€

Obrak egiteko epea: 2019ko martxoaren 5etik 25era.

Asfaltatzea landa-bideetan

Aurreko urteetan hasitako landa-bideak zolatzeko proiektuarekin jarraituz, honako bide hauek asfaltatu dira:

  • Azpirira sartzeko bidea Gorosta bailaran
  • Sagarbietako bidea Arrate bailaran
  • Agiñaga bailarako Gorostiagara sartzeko bidea
  • Suiñagara sartzeko bidea Aginaga bailaran
  • Aizpe-Atxara sartzeko bidea Aginaga bailaran
  • Matxaria-Akondiara sartzeko bidea Mandiola bailaran
  • Aboagaazpikoa baserrira sartzeko bidea Aginaga bailaran
  • Zumaran baserrira sartzeko bidea Agiñaga bailaran

Enpresa esleipenduna: PROBISA VIAS Y OBRAS, S.L.

Aurrekontua: 142.000,00€

Obrak egiteko epea: 2018ko abenduaren 26tik 2019ko otsailaren 19ra

Txaltxazelai asfaltatzea

Txaltxazelai kalea 14 eta 24 zenbakien artean asfaltatu da.

Enpresa esleipenduna: YARRITU, S.A.

Aurrekontua: 24.002,71€

Obrak egiteko epea: 2019ko martzoaren 4tik 25era

Txaltxazelai asfaltatzea, 14. zenbakitik Juan Gisasolaraino

Txaltxazelai kalea asfaltatu da 14. zenbakitik Juan Gisasola kalearekiko bidegurutzeraino. Oinezkoentzako bost pasabide ere goratu dira.

Enpresa esleipenduna: CONSTRUCCIONES LASUEN, S.A

Aurrekontua: 100.284,85€

Obrak egiteko epea: 2019ko urriaren 7tik azaroaren 21era.