2017: Amaitutako obrak
Isasi 3 eta 39 zenbakien arteko espaloia
Isasi kaleko 3 eta 39 zenbakien artean espaloia zabaldu dute, bi metrotaraino. Zoladura berritu da eta lau zebra-bide altxatu dira.
Enpresa esleipenduna: EXCAVACIONES Y TRANSPORTES ORSA, S.L.
Aurrekontua: 167.299,40 €
Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmen bidez finantzatutako obra.
Karmen kaleko 1, 2, 3 eta 5 zenbakietako espaloien birmoldaketa
Proiektu honen bitartez, azken 30 urteotan berritu ez den tokia hobetzea lortu da. Zoladura berria ipini dute toki osoan, baita eliza inguruko hormaren gainean kokatuta dagoen espaloian ere. Hiri-altzariak eta zuhaiztiak aldatu dira eta, amaitzeko, argi berriak ipini eta hormak estali dituzte eliza inguruan.
Enpresa esleipenduna: ASFALTADOS Y CONSTRUCCIONES MORGA, S.L.
Aurrekontua: 201.005,62 €
Herriko asfaltatze-lanak eta landa-auzoetakoak
2017. urtean asfaltatze-lanak egin dituzte herrian, honako toki hauetan: Amaña, Wenceslao Orbea kalea, Urkizu Pasealekua, Txonta, Urki eta Tiburzio Anitua kalea.
5.000 metro koadro baino gehiagoko azalera zolatu dute.
Enpresa esleipenduna: FIRMES ALAVESES, S.A.
Aurrekontua: 93.413,06 €
Halaber, Iturburu ikastolatik eta Amezabalegi baserritik sartzeko dagoen bidea zolatu dute, baita Txonta auzoaren eta San Salbador baselizaren arteko bidearen lehen fasea ere.
Enpresa esleipenduna: PROBISA, VIAS Y OBRAS, S.L.U.
Aurrekontua: 81.319,42 €
Biomasa-galdarak Iturburu ikastolan
Iturburun dagoen Juan Antonio Mogel Ikastolako instalazioen berokuntza eta ur berorako horniketa eraberritu dute; lehen zegoen gasolioaren horniketa biomasak ordezkatu du. Erabiltzen den erregaia biomasa da, pelleta zehazki, eta galdara bat ipini dute erregai mota horri egokituta.
Makina-gela berria homologatutako aurrefabrikatutako kabina energetiko baten barruan dago. Egurats zabalean egoteko prest dago, ikastolaren atzeko patioan.
Enpresa esleipenduna: TECMAN, SERVICIOS DE VALOR AÑADIDO, S.L.
Aurrekontua: 211.669,87 €
Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmen bidez finantzatutako obra.
Kultura Arloko eraberritze lanak bilera-gelak egiteko
Eibarko Udaleko Kultura Arloko bulegoak birbanatu dituzte; Portaleko lehen solairuan daude kokatuta. Helburua izan da bilera-gela berriak egitea, baita erabilera anitzeko espazioak sortzea ere.
Gainera, artxibo berria egin da eta instalazio elektrikoak, aireztapen- eta berokuntza eta informatika instalazioak aldatu dira.
Enpresa esleipenduna: EL CORTE INGLES, S.A.
Aurrekontua: 250.845,57 €
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak diruz lagundutako obra.
Gizartekintzako arretarako zerbitzu-tokia eta bulegoak eraberritzea
Gizartekintzako bulegoetan, herritarren arretarako zerbitzua hobetzeko asmoz, itxaron-gela eta herritarren arretarako tokia handitzeko lanak egin dituzte; Portalea eraikineko laugarren solairuan dago kokatuta Gizartekintza.
Era berean, bulego batzuk eraberritu dira, baita saileko instalazioak eta altzariak ere.
Enpresa esleipenduna: EL CORTE INGLES, S.A.
Aurrekontua: 84.697,37 €