Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Konpromisoak

KALITATEA HOBETZEKO KONPROMISOAK

 

KONPROMISOEN ADIERAZLEAK

(Nola neurtu)

Arreta azkarra eta pertsonalizatua ematea

  • Inkestetako asebetetze-maila. Balioa: 7 0tik 10errako eskala batean

Informazio fidagarria eta ulergarria ematea

  • Inkestetako asebetetze-maila. Balioa:  7 0tik 10errako eskala batean

Eskatutako informazioa edo dokumentazioa 3 eguneko epean ematea.

  • Aurkeztutako eskabideen erregistroaren bidez.

Obra-lizentziak 15 eguneko epean ebaztea, kasuen % 80an.

  • Eskatutako lizentzien erregistroaren bidez

Herritarrei ahalik eta kalte gutxien egitea, obrak egin bitartean

  • Obra publikoko lizitazioetan, "herritarrei ahalik eta kalte gutxien egitea” irizpidea baloratuz.

Herritarren segurtasuna bermatzea, obrak egin bitartean.

  • Inkestetako asebetetze-maila. Balioa:  7 0tik 10errako eskala batean

Herritarren proposamenak aztertzea.

  • Jasotako eta aztertutako proposamenen jarraipenaren bidez.

 

Konpromisoen betetze-maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena definitutako adierazleen bidez egingo da.  Inkestak ere egingo dira zerbitzu-erabiltzaileen gogobetetze-maila zein den jakiteko.  

Zerbitzu-karta hau bi urtez egongo da indarrean.

Hartutako konpromisoak ez betetzea konpentsatzeko neurriak

Salbuespenezko eta Zerbitzu Sailetik kanpoko arrazoiengatik konpromisoak betetzen ez badira, beharrezkoak diren neurriak hartuko dira ahalik eta lasterren, erabiltzaileei kalterik ez egiteko.

Halaber, aztertu egingo da ez-betetze oro, bidezkoak diren neurriak hartuz eta etorkizunean halakoak errepika daitezen saihestuz.